Prentsa Aretoa

2017/10/21

Bildarratz: "155. Artikulua aplikatzeak elkarbizitza apurtzen du, elkarrizketa mespretxatzen du eta, gainera, konstituzionalki zalantzagarria da”

Senatuko Euzko Abertzaleak Taldeko bozeramaileak Gobernu espainiarra erabiltzen ari den prozedura kritikatu du: “Oposizioa baztertzen eta isiltzen ari dira”.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Jokin Bildarratzek, Senatuko Euzko Abertzaleak Taldeko bozeramaileak, argi eta irmo azaldu du zergatik gaur eta aurrerantzean ere EAJk ezezko botoa eman eta emango dion Katalunian 155. artikulua aplikatzeari: “Kataluniarren arteko elkarbizitza apurtzen du, elkarrizketa mespretxatzen du eta konstituzionalki zalantzagarria da”, laburbildu du. Gaur arratsaldean Sabin Etxean komunikabideen aurrean egindako agerraldian, Bildarratzek Gobernu espainiarra Senatuan 155aren aplikazioa onartzeko beharrezkoak diren tramiteak gestionatzeko jarraitzen ari den prozeduraren aurka ere gogor egin du.

Bildarratzek Senatuko Mahaian Maria Eugenia Iparragirrek ezezko botoa zergatik eman duen ere azaldu du. “155. artikuluaren aplikazio mailaren zehaztasunak ezagutu aurretik ere aurka geunden erabat, baina bere edukia jakin ostean oraindik ere kontrago gaude. Hiru dira horretarako arrazoi nagusiak: Kataluniarren elkarbizitza apurtu eta haren aurka doalako, eta kataluniar eta Estatuko gainontzeko hiritarren elkarbizitzaren aurka ere doalako; elkarrizketa mespretxatu eta haren kontra doalako, eta EAJn pentsatzen dugu ezin dela inolako irtenbiderik lortu elkarrizketaren, negoziazioaren eta adostasunaren bidetik etortzen ez den heinean; eta 155. artikulua horrela aplikatzea konstituzionalki zalantzagarria delako, izan ere, gure iritziz, Espainiako Konstituzio beraren kontra doa”, ziurtatu du. Senatari jeltzalearen aburuz, “Estatuko Gobernua esku hartzen ari da Kataluniako Gobernuan eta horrekin 2015eko irailaren 27an askatasunez eta demokratikoki Parlamenterako bere ordezkariak hautatu zituzten Kataluniako herritarren bozketarako eskubidea atxilotzen ari da”.

155. artikuluaren edukiaz gain, Bildarratzek aplikatzerakoan jarraitu nahi dituzten moduak ere kritikatu ditu. "Espainiako Gobernuak erreferendum eta iragankortasunaren legea onartzeko Parlamentak erabilitako prozedura kritikatu du. Bada, tira, gaur bertan Senatuko Mahaian EAJk duen ordezkariak kazetariek argitaratutako oharra baino ez du izan dokumentazio moduan bilerara joan denean. Medioen bitartez jakin ahal izan dugu, baita ere, datorren asteko osoko bilkura bertan behera geratu dela. Hauek Gobernuak adostu dituen neurrien bi adibide besterik ez dira, batzuk oso neurri larriak, gainera; dena dela, Gobernuak eztabaidan hainbeste denbora eman badu ere, PSOE eta Ciudadanosekin baino ez du egin hori, Goi Ganberako gainontzeko alderdietako kideoi ez digutelako ezertxo ere esan. Parlamentan oposizioa isildu zelako kexatu ziren, baina justu horixe da Senatuan egiten ari direna: oposizioa baztertu eta isildu”.

Ezagutu Gure Senatariak