Prentsa Aretoa
2017/11/07
Gallastegik aberraziotzat jo du guardia zibil batek Altsasuko alkatearekin izan zuen hizketaldia grabatu eta ezkutuan medioetara eman izana
Zoido Ministroak duela urte bete gertatu zen liskarrean “biktima izan zirenekin baino erasotzaile izan zirenengandik hurbilago zaudela ematen du” egotzi dio EAJko senatariari grabazioaren inguruan galdetzerakoan
Victoriano Gallastegik guardia zibilaren agente batek Javier Ollo alkatearekin, “haietako askoren izenean eta ordezkari moduan”, izan zuen hizketaldia baimenik gabe grabatu izana “aberrazioa” dela esan du. EAJko senatariak, grabazioa egiterakoan “alkatearen eskubideen aurka egin izana” ontzat hartzen duen eta honen aurrean “ze neurri hartzeko asmoa duen” galdetu dio barne Ministroari, baina honek duela urte bete bertan zenbait agente zaurituta atera ziren liskarrean “biktima izan zirenekin baino erasotzaile izan zirenengandik hurbilago zaudela ematen du” erantzun dio EAJko senatariari.
Aipatutako gertaera urriaren 16an izan zen, alkateak Unión de Guardias Civiles elkarteko Idazkari Nagusia den Ramón Rodríguez Prendes hartu zuenean, hau Altsasuko udaletxean aldez aurretik hitzordua eskatu gabe bertaratu zen arren. Izan zuten hizketaldiaren zati bat OK Diario komunikabideko bideo batean argitaratu zen, agenteak baimenik gabe egin zuen grabazioa haiei ezkutuan eman ostean. “Nola da posible Estatuko langileek osatzen duten elkarte batek, euren burua eskubide eta askatasunen defendatzailetzat definitzen duen elkarte batek, hauen kontra jokatu izana?”, eskatu du Gallastegik.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19