Prentsa Aretoa

2017/11/07

Iparragirrek hezkuntza gaietan Euskadiri dagozkion atribuzioak mugatzeari utz diezaiola exijitu dio Estatuko Gobernuari

EAJko senatariak salatu duenez, Madrilgo Administrazioak “Eusko Jaurlaritzaren jarduera ahalmena murrizten du lege desberdinen bitartez”.

rss Ezagutzera eman
Iparragirrek hezkuntza gaietan Euskadiri dagozkion atribuzioak mugatzeari utz diezaiola exijitu dio Estatuko Gobernuari

ARGAZKIA JAITSI

Maria Eugenia Iparragirrek Euskal Autonomia Erkidegoak hezkuntza gaietan dituen eskuduntzak errespeta ditzala exijitu dio Hezkuntza Ministroari. Senatari jeltzaleak Mendez de Vigori jakinarazi dionez, Estatuko Administrazioak “Eusko Jaurlaritzaren jarduera ahalmena murrizten du lege desberdinen bitartez ezartzen dituen mugak erabiliz”.

Interpelazio baten bitartez, Iparragirrek irakasleei egonkortasun handiagoa emateko beharrizana aldarrikatu du, eta horretarako birjarpen tasa ezabatzea eskatu du Eusko Jaurlaritzak ahal bezain beste lanpostu eskainiko zituela agindu zuen konpromisoa bete ahal izan dezan. “Eskumen hori Autonomia Erkidegoei dagokie, eta hori ezin da mugatu gastua arrazionalizatzeko neurriak direla eta”, iritzi dio.

EAJko senatariaren iritziz, bai erretiroa hartzen dutenak ordezkatzeko aukera baino uzten ez duen tasa honek, bai ordezkapenen trataerak ez dute balio bitartekotasun tasa gutxitzeko, eta hori irakaskuntzaren kalitatearen kalterako da. “Gure jokabideak arrazoi pedagogikoei erantzun behar die, Autonomia Erkidegoek erabaki behar dutena, eta ez arrazoi ekonomikoei”. 

Ezagutu Gure Senatariak