Prentsa Aretoa

2017/11/08

EAJren ekimenez, Estatuko Gobernuari Goi Ganberan agertu behar izatea eskatzea adostu du Senatuak onartutako ekimenen betetze maila argitze aldera

Ganberako Arautegiak bilkura aldi bakoitzaren lehen hilabete baliodunean Exekutiboko kideren bat Ogasun eta Funtzio Publikoko Batzordearen aurrean agerraldia egiteko derrigortasuna jaso dezala nahi du.

rss Ezagutzera eman
EAJren ekimenez, Estatuko Gobernuari Goi Ganberan agertu behar izatea eskatzea adostu du Senatuak onartutako ekimenen betetze maila argitze aldera

ARGAZKIA JAITSI

Euzko Abertzaleak Taldearen ekimenez, Senatuak aho batez onartu du Gobernuko ordezkariren batek onartutako ekimenen betetze maila argi dezan Ogasun eta Funtzio Publikoko Batzordearen aurrean agertzeko derrigortasuna Senatuko Arautegian jaso dadila eskatzeko prozesua abiatzea. Jeltzaleek 178. artikuluan txertatzeko eskatu duten puntua aurreko bilkura aldian onartutako ekimenen inguruan Taldeen galdera eta errekerimenduei erantzuteko hurrengo bilkura aldiko lehen hilabete baliodunaren barruan agerraldia egin behar izatea da.

Victoriano Gallastegik salatu duenez, “mozioen aplikazioa garai horretan dagoen Gobernuaren borondatearen pentzu egoteak Ganbara defentsarik gabe geratzea eragiten du aplikatuko ez balitz edo onartzerakoan izan zuen zentzuaren aurka aplikatuko balitz; ez dauka inolako zentzurik Senatuak ekimenak onartzea ostean Gobernuak horren inguruan erantzunak emateko beharrizanik izango ez badu”, jakinarazi du EAJko senatariak, Exekutiboaren kontrola Parlamentuek duten eginkizunetako bat dela gogoratu duen bitartean.

Martxoan Kongresuko Osoko Bilkurak EAJren Talde Parlamentarioak Behe Ganberaren Arautegia egokitzeko aurkeztu zuen antzeko ekimena onartu zuen aho batez, tartean Gobernuak hilabeteko epean aurreko bilkura aldian onartutako ekimenen betetze mailaren berri ematen duen txostena aurkezteko derrigortasuna ere eskatuz. Senatuan txosten hau aurkezteko beharra jasota dago arautegian, sei hilabeteko epean egiteko.

 

Ezagutu Gure Senatariak