Prentsa Aretoa

2017/11/20

Iparragirrek azalpenak eskatu dizkio Estatuko Gobernuari ‘Adin txikikoak Alkoholik Gabe‘ kanpainan kutsu matxista zuten kartelak argitaratzeagatik

EAJko senatariaren esanetan, iragarkiak “emakumezkoei leporatzen die gizonezkoek eurekin egiten dutenaren erantzukizuna gehiegi edaterakoan”, eta honek zenbat galbahe pasatu dituen jakin nahi du.

rss Ezagutzera eman
Iparragirrek azalpenak eskatu dizkio Estatuko Gobernuari ‘Adin txikikoak Alkoholik Gabe‘ kanpainan kutsu matxista zuten kartelak argitaratzeagatik

ARGAZKIA JAITSI

Maria Eugenia Iparragirrek “kutsu matxista” duen iragarki bat argitaratu izana ea nola den posible azal dezala exijitu dio Estatuko Gobernuari, honek adin txikikoei alkoholak dituen arriskuez ohartarazteko egin duen kanpainan. Osasun, Zerbitzu Sozial eta Berdintasun Ministerioak ostean iragarkia erretiratu bazuen ere, argitaratu zutenean  “emakumezkoei leporatzen zien gizonezkoek eurekin egiten dutenaren erantzukizuna gehiegi edaterakoan”, hain zuzen ere neska baten argazkiaren alboan ‘kontsumitu ostean babesik gabe edo baimenik gabeko sexu harremanak gehitu’ egiten direla ohartaraziz.

Iragarkia osatzeko, gurasoen arreta jaso nahi izan zuen mezua agertzen zen, gehienetan, ordea, amei zuzenduta: ‘Pero tranquila, que tu hija seguro que no bebe, ¿no?’, zioen testuak “Zergatik egon da kartel bat mezu honekin? Zein zen helburua?” galdegin du Senatuko Berdintasun Batzordeko bozeramaile jeltzaleak.

Idatziko zenbait galderaren bitartez, EAJko senatariak ‘Adin txikikoak Alkoholik Gabe’ izeneko kanpaina honetako kartelak zenbat galbahe pasatu dituen jakitea exijitu du behin betiko onarpena jaso arte. Iparragirrek kartela hautatu, diseinatu eta behin betiko onarpena eman dutenak nortzuk diren jakitea eskatu du.

Ezagutu Gure Senatariak