Prentsa Aretoa

2017/11/21

Ahedok etorkizuneko pentsiodunei erretiroan zenbat kobratuko duten aurreratu diezaien premiatu egin du Estatuko Gobernua

Senatariak gogoratu duenez, Gizarte Segurantzako webguneko simulagailuaren datuak “ez dira fidagarriak”, izan ere, tresnak “ez ditu kontuan hartzen gehienezko pentsioa edota sostengarritasun faktorea”, Gobernuak berak ere txertatu behar dituela onartu duena.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Nerea Ahedok langile guztiei erretiroan pentsio moduan zenbat kobratuko duten aurreratu diezaien premiatu egin du Lan eta Gizarte Segurantza Ministroa. Gaurko Gobernuaren Kontrolerako saioan, EAJko senatariak komunikazio hau nola egingo duen galdetu dio Fatima Bañezi, hain zuzen ere, 2013an erretiro garaira hurbiltzen direnei horretarako adina, data, beharrezko kotizazioa eta pentsioaren zenbatekoa gutun bitartez jakinaraziko ziela agindu zuen komunikazioa, eta gaur oraindik helarazi ez duena.

Bozeramaile jeltzaleak gogoratu duenez, prozesua Errege Dekretuz arautuko zela iragarri zen, eta urte bete beranduago Estatuko Aldizkari Ofizialak gutunak inprimatu eta bidaltzeko enpresa biri 1,5 milioiko balioaz egindako adjudikazioa argitaratu zuen, nahiz eta gaur egunera arte ez den gauzatu ez bata ez bestea. Ministroak helburu horrekin Gizarte Segurantzako webgunean dagoen simulagailuaren balioa aldarrikatu du, baina Ahedoren aburuz, tresna honek eskaintzen dituen datuak “ez dira fidagarriak”, izan ere, adibidez, “ez du kontuan hartzen oinarrizkoak diren gehienezko pentsioa edota sostengarritasun faktorea”, Gobernuak berak laster txertatu behar dituela onartu zuena.

Informazio hau ematerakoan Exekutiboak daraman atzerapenaren arrazoiak susmagarriak direla iritzi dio senatariak, asmoa, hain zuzen ere, hau ezkutatzea dela iradokiz. “Ulertzen dut ez dela gozoa izango Gabon aurretik edo hauteskundeen atarian herritarrak haserre izatea”, iritzi dio Ahedok.

 

Ezagutu Gure Senatariak