Prentsa Aretoa
2017/11/28
Etxanok eragiketa espekulatiboak uxatuko dituen Finantza Transakzioen gaineko Zergaren aplikazioa defendatzeko eskatu dio Estatuko Gobernuari
EAJko senatariak herritarrei interes orokorra partikularraren gainetik dagoela eta gizarte garapenaren beharra finantza espekulazioaren gainetik dagoela helaraztea eskatu du.
Maria Dolores Etxanok “neurri handi batean krisia eragin zuten jokabide espekulatzaileak uxatzeko eta gutxitzeko” egokia den Finantza Transakzioen gaineko Zergaren aldeko akordioa defenda dezala eskatu dio Ekonomia Ministroari abenduan egingo den Ecofineko bileran, “horren ordez, oreka bilatuz”.
Gobernua kontrolatzeko saioan Luis De Guindosi egin dion galderan, EAJko senatariak finantza sistemak “ekonomia errealaren zerbitzurako tresna moduan bete behar duen funtziora itzultzeko” duen beharra azaldu du, hain zuzen ere, “gizakia garatzen eta desberdintasunak gainditzen laguntzeko finantza publikoetan ekarpen zuzen eta funtsezkoa bermatuz, eta krisia eragin zuten arrisku handiko espekulazio mugimenduei pizgarriak kenduko dizkien tresnak sortuz”.
Abenduko hitzordua aipatutako zerga ezartzeko negoziazioak berriz hasteko balioko du, azkenekoz uztailean atzeratu zirenak; horregatik, Etxanok Gobernuak ITF modu koordinatuan ezartzeko ezbaian defendatuko duen jokabidea eta bidezkoa irizten dion zerga zein den jakinaraztea eskatu dio De Guindosi. “Europako herritarrei interes orokorra partikularraren gainetik dagoela eta gizarte garapenaren beharra finantza espekulazioaren gainetik dagoela helaraziko duen mezua lortzeko akordioa irmoki defenda dezala” eskatu du.
Etxanok finantza sektoreak jokabide espekulatzaileek eta gehiegizkoek eragin zuten koste soziala barneratzeko duen beharra azpimarratu du, Estatu espainiarraren kasuan fondo publikoekin bankuak erreskatatzeko prozesuan ‘nekez’ kobratu ahalko diren 60.000 milioi euroko zorra utzi dutena, Espainiako Bankuaren arabera, “bankuek zerga bidez beste sektore batzuk baino ekarpen baxuagoa egiten duten testuinguru batean”. Senatari jeltzaleak gogoratu duenez, Finantza Transakzioen gaineko Zergaren bitartez 22.000 milioi euroko diru sarrerak izan daitezke urtero, Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioko azken aurreikuspenen arabera. Etxanok argitu duenez, ekimen honek ez luke eraginik izango hiritarrengan, izan ere ez lukete kargarik izango ez aseguruen kontratuek, ez hipoteka maileguek, ez kontsumorako kredituek, ezta ordainketa bideko zerbitzuek ere.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19