Prentsa Aretoa
2017/12/18
“Elkarrizketa mehatxuaren aurretik jartzera” deitu dio Bildarratzek Saenz de Santamariari 155. artikuluaren aplikazioari dagokionez
EAJko bozeramaileak Katalunian “beharrezkoa den akordioa bilatzeko sentsibilitate desberdinen arteko komunikazio zubiak eraikitzeko oinarriak jartzea” eskatu du.
Jokin Bildarratzek elkarrizketaren bidea mehatxuaren bidearen aurretik jar dezala eskatu dio Estatuko Gobernuko presidenteordeari, Konstituzioaren 155. artikuluaren aplikazioari dagokionez. Autonomia Erkidego eta Konstituzioko Batzorde Komunean egin duen hitzaldian, EAJko bozeramaileak gaitzetsi egin du Zoido Ministroak joan den astean Senatuan zentzu honetan zeharka botatako ohartarazpena, ‘155a denentzako indarrean’ dagoela esan zuenean, eta horren ordez etorkizunera begiratzea eta Katalunian “beharrezkoa den akordioa bilatzeko sentsibilitate desberdinen arteko komunikazio zubiak eraikitzeko oinarriak jartzea” eskatu du.
155. artikuluaren aplikazioaren nondik norakoak azaltzeko Soraya Saenz de Santamariak egin duen agerraldian, Bildarratzek argi azaldu du datorren osteguneko hauteskundeen ostean beharrezkoa izango dela bi alderdi politiko baino gehiagoren arteko akordioa Gobernua osatzeko, bestela aipatutako artikuluaren araberako neurriek aurrera jarraituko luketela gogoratuz. “Parlamentuan egiten den lanaren helburua elkarbizitza lortzea izan behar da, ez blokeak eraikitzea; beharrezkoa da garaiz elkarrizketa bilatzea”, eskatu du. Gainera, “urriaren 1ean bi milioi katalanek baino gehiagok agertu zuten iritzi zehatza” kontuan hartu behar dela ere exijitu du. “Legea aplikatzea oinarrizkoa bada, gizarteak eskatzen duena aztertu eta horren arabera legea egokitzea ere bada gure lana”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19