Prentsa Aretoa
2017/12/28
Bildarratzek berretsi egin du PPk Kataluniarekiko duen jarrera aldatu ezean, EAJk ez duela “ezer esateko” aurrekontuen inguruan
Senatari jeltzaleak Ciudadanosen garaipenak “PPk Estatu mailan duen politika gogortu dezakeela” eman du aditzera, “nahiz eta, egia esan, hauek urteak daramatzate ildo zentralizatzailean”.
-
Bildarratz reafirma que mientras el PP no cambie su actitud respecto a Cataluña, EAJ-PNV no tiene “nada que decir” sobre los presupuestos 2017/12/28
Senatuko EAJko bozeramaileak Alderdi Popularrak Kataluniarekiko duen politikaren jarrera aldatzeko beharra azpimarratu du 2018ko Estatuko Aurrekontu Orokorretarako akordioetara heldu ahal izateko. “Ez da bakarrik 155. artikulua bertan behera geratzea. Bere jarrera aldatzen ez duen bitartean, guk ez daukagu ezer esateko ez egiteko”, adierazi du Jokin Bildarratzek Onda Vascan emandako elkarrizketan.
Bildarratzek PP, Ciudadanos eta PSOEri noranzko batean joan nahi duten bi milioi pertsonek azaldutako borondatearen aurrean “begiak ixtea” leporatu die. “Egoera konplexu eta anitz hau ulertzeko esfortzua egin behar da, irtenbide bakarra elkarrizketa da, akordioetara heltzeko asmoz egin beharreko elkarrizketa, eta kataluniarrek euren hitza jakinarazi dezatela”, gaineratu du. Bozeramaileak blokeen oreka abenduaren 21aren aurretik zen berdina dela nabarmendu du eta horrek bien arteko harremana eta akordioa eskatzen duela. “Arazo politiko bat dago eta irtenbide politikoak bilatu behar zaizkio, ez judizialak”.
Senatari jeltzaleak Ciudadanosen garaipena aztertu du, eta Ines Arrimadasek gobernua osatzeko gehiengoa lortzeko ezgaitasuna agertu du. Alderdi honi dagokionez, Bildarratz arduratuta azaldu da bere hazkundeak PPk Estatu mailan daraman politika gogortu dezakeelako. “Ciudadanos guretzat garrantzitsuak diren kontzeptuen kontra egin du, Kontzertua edo Kupoa adibidez, baina, egia esan, PPk urteak daramatza ildo zentralizatzailean”, gogoratu du.
Kataluniako egoeraren aurrean, Bildarratzek amaitzen ari den urtean euskal erakundeetan eman den egonkortasuna baloratu du. “Elkarrizketaren kontzeptua beti izan dugu abiapuntu. Askotan inozoak garela esan digute baina ez dugu ulertzen beste modurik beste modu batean pentsatzen duenarekin ulertzeko. Gizarteak gero eta anitzagoak direla ulertu behar dugu eta bestearekin adostasunak lortu behar ditugula. Horri esker bide onetik goaz eta begi aurrean etorkizun oparoagoa eta orekatuagoa dugu”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19