Prentsa Aretoa
2018/02/20
Bildarratzen iritziz, euskal gizarte eta erakundeen errealitatetik aparteko memoria eraikitzea “ez da ona ez memoriarako, ez elkarbizitzarako, ez biktimentzako”
Terrorismoaren Biktimen Memoriarako Zentroak pluraltasunerako esfortzu handiagoa egin eta “batzuetan oso nabarmen azaleratzen ari den joera ideologikoa saihestu” beharko lukeela iradoki dio EAJko senatariak Mariano Rajoyri.
Jokin Bildarratzek Terrorismoaren Biktimen Memoriarako Zentroaren gestioan dagoen pluraltasun faltaz ohartarazi dio Estatuko Gobernuko Presidenteari eta euskal gizarte eta erakundeen errealitatetik aparteko memoria eraiki ahal delako kezka agertu dio. “Hau ez da ona ez memoriarako, ez elkarbizitzarako, ez etorkizunerako, ez biktimentzako”, jakinarazi du gaur arratsaldean egin den Gobernuaren Kontrolerako saioan.
“Terrorismoko, indarkeriako edota gizarte eskubideen urraketako edozein modu legitimatzeari edo txikitzeari uko egitea ezinbesteko baldintza moduan jarriz, Euzko Abertzaleak Taldeko bozeramaileak Euskadiren iraganari begirada argia eta kritikoa egitea eskatu du “Memoria Aniztasunean oinarritutakoa; besteen ikuspegiari ere lekua egin behar zaion elkarrizketa demokratikoko eremu bezala”. Presidenteari helarazi dionez, elkarbizitza demokratikorako benetako eredua hauxe da, memoria eta etorkizunerako grinaz, akatsak berriz ere errepika ez daitezen, elkarbizitza eraiki nahi duen gizarteari erantzuten diona. “Ez da ona isolatutako memoriak edota gizartearen sektore ideologiko eta politiko bakar bati mugatutako memoriak eraikitzea”.
Bildarratzen aburuz, Terrorismoaren Biktimen Memoriarako Zentroak “batzuetan oso nabarmen azaleratzen ari den joera ideologikoa eta memoriala saihestu beharko luke”. Senatariak euskal erakundeek Zentroarekin elkarlanean aritzeko dituzten zailtasunak helarazi ditu, horregatik Euskadin pluraltasunaren aldeko esfortzu handiagoa egin dadila eskatu du; ekintzak prestatu edo deialdiak egiteko, zein taldeak osatu edo ekimenak garatzeko. Horrez gain, Zentroaren zuzendaritzak Euskadin gauzatuko dituen proiektuak eta ekintzak Eusko Jaurlaritzari aldez aurretik jakinarazi diezazkiola eskatu du, hau Patronatuko kide den heinean; horrela saihestuko litzateke, inoiz gertatu den bezala, hauetako batzuen berri komunikabideen bitartez ezagutu dituela euskal Gobernuak.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19