Prentsa Aretoa

2018/02/21

Ahedoren esanetan, emakume eta gizonen arteko lan eta soldata desorekarekin amaitzeko oinarrizkoa da lege bat onartzea

EAJko senatariak Estatuko Gobernuari exijentzia hau ere egitea lortu du Goi Ganberak onartu duen mozioan proposamen hau txertatuz.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Senatuak soldataren berdintasuna eta gardentasuna lortzeko Lege baten onarpena bizkortu dezan eskatuko dio Estatuko Gobernuari, EAJren ekimenez. Nerea Ahedok Talde Sozialistak emakume eta gizonen arteko lan eta soldata desorekarekin amaitzeko aurkeztu duen mozioan exijentzia hau txertatzea defenditu du.

Legeek berehalako irtenbiderik ez dituztela ekartzen onartu arren, senatari jeltzalearen aburuz “oinarrizkoa da lege bat egotea, bultzada bat eragiten duelako eta jarduteko gaitasuna eskaintzen duelako; irtenbideak ez dira berez sortzen, ezta adierazpen solemneak bakarrik eginez”. Ahedok Nazio Batuek egindako iragarpen bat gogoratu du, zeinetan soldata tartearekin amaitzeko 70 urte beharko direla esaten zuten oraingo erritmoarekin jarraituz gero: “Emakumezkoek ez daukagu hainbeste denbora, ezta hainbeste itxaroteko gogorik ere; mozio honekin erritmo hori bizkortuko delako itxaropena dut”.

Ezagutu Gure Senatariak