Prentsa Aretoa

2018/02/21

Poliziei soldatak eguneratzerakoan, Alderdi Popularrak eskumenak urratu nahi dituela azaleratu du Gallastegik

EAJko senatariak argi utzi duenez, oinarrizko arauak onartzerakoan beste administrazio batzuen jurisdikzioetan sartuko litzateke.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoen soldatak eguneratzerako proposamenean Talde Popularraren benetako helburua beste administrazio batzuen eskumenak, tartearen Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenak, urratuko lituzketen oinarrizko arauak onartzea dela azaleratu du Victoriano Gallastegik.

Haien soldatak eguneratzearen aurka azaldu ez den arren, senatari jeltzarearen iritziz, “beste polizia integral batzuen soldatak erreferentziatzat hartzea ez da egokia”. Gallastegiren ustez, Alderdi Popularrak “homogeneizazioa bilatzen du, eta  Gernikako Estatutuak babesten dituen eskumenak zapaltzen ditu; izan ere, Ertzaintzaren soldatak zeintzuk izan behar diren esan behar duten oinarrizko arauak onartu nahi izatea ez da ez bateragarria ezta koherentea ere”, eta horregatik Euzko Abertzaleak ekimenaren aurkako botoa eman du, nahiz eta ‘popularren’ gehiengoari esker aurrera atera den.

Ezagutu Gure Senatariak