Prentsa Aretoa

2018/02/27

Iparragirrek RTVEko albistegietako zentsura eta manipulazioen inguruko liskarrek haien sinesgarritasunari kalte egiten diotela ohartarazi dio erakundeko presidenteari

EAJko senatariak bere kezka azaldu du jardunbide okerrak salatu dituena Albistegietako Kontseilua delako.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Maria Eugenia Iparragirrek RTVEko albistegietan egiten omen diren zentsura eta manipulazio jarduerengatik Albistegietako Kontseiluak egiten dituen salaketen inguruan sortu diren liskarrek haien sinesgarritasunari kalte egiten diotela ohartarazi dio erakundeko presidenteari. EAJko senatariak bere kezka azaldu du jardunbide okerrak salatu dituztenak albistegi horiek egiten dituzten langileen ordezkariak direlako.  

Jose Antonio Sanchezek onartu duenez, salaketa horiek ez diote “batere” arduratzen eta telebista kateko albistegien jarraitzaileen datu onez baliatu da. “Horri eutsi behar diot eta ez gutxiengo batek dioenari”, argudiatu du Estatuko telebista publikoko albistegietako 1.500 profesionalek aukeratutako ordezkarien inguruan.

Azken asteotan, Albistegietako Kontseiluak 50 salaketa egin ditu 2017ko azken hiruhilekoan albistegietan gertatu omen diren manipulazio eta zentsura jarduerak azalduz, aurreko hiruhilekoetan gertatu izan den bezala; honen ondorioz, Europako Parlamentuko Eskarien Batzordeak aipatutako Batzordeak egin duen eskaera onartu du Espainiako Gobernuak defendatu dezan RTVEk bete behar dituen objektibotasun, aniztasun eta inpartzialtasun printzipioak bete ditzala.

Ezagutu Gure Senatariak