Prentsa Aretoa

2018/03/01

Bildarratzek deitoratu egin du Estatu espainiarrak nazioarte mailan duen pisu urria, eta bereziki “Asian, hutsaren hurrena”

EAJko senatariak kritikatu egin dio Kanpo Gaietarako Estatu Idazkariari Asiarekiko harremanetarako planean aurkeztu dituen helburuak anbizio gutxikoak eta oinarrizkoak direlako.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Jokin Bildarratzek kezka azaldu dio Kanpo Gaietarako Estatu Idazkariari Estatu espainiarrak nazioarte mailan duen pisu urriagatik, eta bereziki “Asian, hutsaren hurrena” dena. Ildefonso Castro Lopezek gaur Kanpo Gaietarako Batzordean egin duen agerraldia aprobetxatuz, EAJko senatariak kritikatu egin dio Asiarekiko harremanetarako planean aurkeztu dituen helburuak anbizio gutxikoak eta oinarrizkoak direlako.

Bozeramaile jeltzaleak Estatu espainiarrak duen egoera geografiko garrantzitsua aitortu du, Europako Batasuneko kide delako, Afrikarengandik hurbil dagoelako eta Iberoamerikarekin harremanak dituelako, baina deitoratu egin du “aukera garrantzitsu eta serio hau ez dagoela indartuta nazioartera begira edota Asiara begira dagoen estrategia argi batekin”.

Bai Estatu espainiarrak bai Europako Batasunak Asia berrikuntza, ikerketa eta teknologia gaietan ispilu eta erakartzeko elementu moduan har dezatela eskatu du Bildarratzek, “munduan potentzial gehien duen herrialdea da eta, egunetik egunera, banatzen gaituen bitartea handitzen ari dena”.

Bestalde, EAJko senatariak Espainiak Asiako herrialdeekin dituen harreman ekonomiko eta politikoetan zenbait gaik izan dezaketen eraginaz ere galdetu dio Estatu idazkariari, hala nola, gizarte eskubideen errespetuari, aldaketa klimatikoaz duten posizioari edota defentsa politikari dagokionean.

Ezagutu Gure Senatariak