Prentsa Aretoa

2018/03/01

EAJk proposatuta, Senatuak Palestinako errefuxiatuen laguntzak finantzatzen lagun dezala eskatuko dio Estatuko Gobernuari

Jokin Bildarratzek UNRWA funtsa gabe geratzeak babesa galtzea eragingo lukeela ohartarazi du, besteak beste, Estatu Batuek laguntza moztu dutelako.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

EAJren ekimenez, Senatuak Ekialde Hurbilean Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentzia finantzatzen lagun dezala eta UNRWAri babesa emanez Europako parlamentuak onartutako ebazpenarekin bat egin dezala eskatuko dio Estatuko Gobernuari. Kanpo gaietarako batzordean aho batez onartutako mozioan, Jokin Bildarratzek errefuxiatuta dagoen Palestinako populazioaren defentsa sustatzen duten agentziekin batera lan egitea eskatu du, Israel eta Palestinarentzat estatu bana sortzeko irtenbidea sustatuz, hain zuzen ere, 1967ko mugetan oinarrituz eta nazioarteko Zuzenbidearen errespetuarekin.

Kanpo Gaietarako bozeramaile jeltzaleak ohartarazi duenez, funtsa faltaren eraginez Agentziak lan egiteko gaitasuna galduko luke, eta ondorioz, elikadura falta, pobrezia eta babesa galtzea eratorriko litzateke. Laguntza falta hau, besteak beste, Estatu Batuek konprometitutako 360 milioi dolarretatik 60 milioira jaitsi izanagatik gertatuko litzateke.

Bildarratzek defendatu duen mozioak Europako batasunak markatutako ildoa jarraitzea eskatu du, izan ere, Estatu Batuei laguntza mozketa birplanteatu dezala eskatzeaz gain, estatu kideei funtsa gehiago bideratzea eskatu die. Guztira, EBren laguntza, estatu kideekin batera, 460 milioi eurokoa da, 2018ra begira aurreratu egingo den laguntza eta 2020ra arte mantentzeko konpromisoa azaldu duena.

Ekialde Hurbilean Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentzia elkartasun espirituarekin sortu zen, Palestinako herrialdeari, eta batez ere nazioarteko laguntzen menpe Gaza, Cisjordania, Libano edota Sirian desplazatuta bizi diren bost milioi pertsonari, epe luzerako irtenbide baketsua eman bitartean.

 

Ezagutu Gure Senatariak