Prentsa Aretoa
2018/03/06
EAJk Trebiño eta Argantzungo alkateen agerraldia eskatu du Senatuan
Trebiñoko enklabeko ordezkari lokal nagusiek udalerri bien egoeraren aurrean biztanleek dituzten aldarrikapenak eta egoera hau lehenbailehen eta behin betiko konpontzeko beharra Autonomia Erkidegoetako Batzordean aurrez aurre azaldu ahal izatea da helburua.
-
EAJk Trebiño eta Argantzungo alkateen agerraldia eskatu du Senatuan 2018/03/06
Senatuko Euzko Abertzaleak Taldeak Trebiñoko Konderriko eta Argantzungo alkateen agerraldia eskatu du Goi Ganberan udalerri bien egoera azal dezaten, horrela Burgoseko enklabea Araban integratzeko helburuarekin aurrera egiten jarraitzeko.
EAJko Jose Maria Cazalis senatariak Elena Ramirez eta Roberto Ortiz de Urbina Autonomia Erkidegoetako Batzordera joan daitezela eskatu du udalerri bietako biztanleek Araban integratzeko dituzten motibazioak aurrez aurre azaldu ahal dezaten.
Euzko Abertzaleak Taldearen iritziz, inork ezingo du hobeto azaldu herri horietako errealitatea bertako alkateek baino, bereziki joan den irailean enklabeak duen arazoari irtenbide bat bilatzearen aurka bozkatu zuten senatarien aurrean; besteak beste, Arabatik hautatutako Alderdi Popularreko senataria, Alderdi Sozialistako euskal senatari autonomikoa eta Arabatik hautatutako Podemoseko senataria. Azken hau, gaur egun Talde Mistoan dagoena, ez zen egon bozketan.
Debate hartan, EAJk kontsentsua bilatze aldera aurkeztu zuen emendakina ere atzera bota zen. Bertan, “lurralde mugak aldatuz Trebiñoko enklabea Arabako Lurralde Historikoarekin bat egin ahal dadin inplikatutako erakunde guztien parte hartzea bermatuko lukeen lan talde bat sortzea” proposatu zuen Euzko Abertzaleak Taldeak, “Gorteek onartu beharko luketen lege organikoa barnean hartuko lukeen erresoluzio proposamena egin dezan”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19