Prentsa Aretoa
2018/03/06
Cazalisek muga zergarik gabeko atun trontzoen kuota Europako Arautegitik ezabatzea eskatu dio Estatuko Gobernuari
EAJko senatariak inportazio horien eraginek Estatuko atunen arrantza flotari eta kontserben kalitateari eta izen onari kalte egiten dietela ohartarazi dio Isabel Garcia Tejerinari.
Jose Maria Cazalisek Europako Arautegitik muga zerga akordiorik gabeko hirugarren herrialdeetatik atun trontzoak inportatzeko ezarrita dagoen kuota ezabatzea eskatu dio Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministroari; hain zuzen ere, bere eguneraketarako kontsulta eta negoziazio garaia oraintsu ireki den arautegitik.
Gobernuaren Kontrolerako saioan, EAJko senatariak publikoki azaldu izan duen jokabidearekin koherentea izan dadin eskatu dio Isabel Garcia Tejerinari, hain zuzen ere, legez kanpoko arrantzaren aurkako borroka eta sektorearen iraunkortasuna eta Estatuko arrantza eta kontserba enpresekin lehiatzen duten produktuek enpresa hauek bete behar dituzten gizarte eta lan baldintza, eta segurtasun, praktika egoki eta osasun baldintza berberekin jardun dezaten alde, zerga mugarik gabeko hainbeste herrialdetan gertatzen ez den bezala. “Gure flotak AENOR arauak jarraituz arrantzatutako atuna kalitate eskas eta kontrol nahikorik gabeko lehengaiarekin ordezkatzen ari da”. Adibide moduan, senatariak gogoratu egin du nola Tailandia bezalako herrialde bat legez kanpoko arrantza egiteagatik ohartarazi duela Europako Batasunak, eta arrantza eta kontserba industrian eskulan esklaboa erabiltzeagatik salatu dutela Nazioarteko Lan Erakundeak edota Human Rights Watch erakundeak.
Cazalisek azaleratu duenez, zerga mugarik gabeko herrialdeetako inportazio hauek Europako kontserba enpresentzako lehengaien horniketa bermatze aldera justifikatzen diren arren, Europako flotak eta elkartuak, gehi preferentziazkoak, sobera betetzen dituzte beharrizan horiek. Azaldu duenez, indarrean dagoen arautegiaren arabera –eta kontserba sektoreak kuota handitu nahi du-, hirugarren herrialdeetatik inportatzen jarraitu duten 30.000 tona atun trontzori esker hegaluzearen merkatuaren prezioa jaisten ari da, lehengai merke eta kalitate baxukoa metatuz prezioa distortsionatzen delako, alde batetik, eta atun osoa prozesatzeko eskulan gutxiago behar denez, ekoizpen gastuetan aurreztuz, bestetik; Cazalisek emandako datuen arabera, urtero jardunaldi osoko 1.000 lanpostu galduko lirateke modu honetara.
Honegatik guztiagatik, senatari jeltzaleak beste alde batera ez begiratzeko eskatu dio Garcia Tejerinari, eta aurrerantzean ez dezala onartu Estatuko industriarentzat arriskutsu eta onartezina den distortsio hau; Euskadiko flotari kalte egiteaz aparte, Cazalisen arabera, Estatuko sektorearen ezaugarri nagusienetakoa eta lehiakortasun aldetik abantaila garrantzitsuena den kontserben kalitatea eta izen ona arriskuan jartzen delako.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19