Prentsa Aretoa
2018/03/15
Medikamentuen Preziorako Ministerio arteko Batzordean erkidegoen finantzazio modu desberdinak daudenik kontuan ez hartzea kritikatu du Ahedok
Senatari jeltzaleak Euskadik eta Nafarroak erakundean leku finkoa izatea eskatu du berriz ere.
Nerea Ahedok Euskadik eta Nafarroak Medikamentuen Preziorako Ministerio arteko Batzordean leku finkoa izan dezatela eskatu dio Osasun eta Kontsumo Idazkari Nagusiari. EAJk Osasun Batzordean duen bozeramailearen iritziz, hauen ordezkaritza “ez da nahikoa”, nabarmendu duenez, “finantzazio modu desberdinak daudenik ez duelako kontuan hartzen: autonomia erkidego batzuk erreximen komunekoak dira eta besteak ez”.
Ez da EAJko ordezkariak eskaera hau luzatzen duen lehen aldia, izan ere, iaz Osasun Ministroari jakinarazi zion parte hartzeko formula hau aldatzearen beharraz, “proportzionaltasun gabezi handia duelako”. Ahedok azpimarratu duenez, Ogasun, Osasun, Ekonomia eta Industria Ministerioek dute pisu gehiena botiken prezioa finkatzen dituen erakundean, aitzitik, prestazio hauek finantzatzen dituzten Autonomia Erkidegoek txandaka hartzen dute parte bertan.
Ahedok Jose Javier Castrodezari gogoratu dionez, Euskadik eta Nafarroak duten finantzazio erregimen espezifikoa dela eta, ez batak ez besteak ez dute Estatutik finantzaketa edo aurrekontu zuzkidurarik jasotzen, biek ala biek bere gain hartuz, zuzen-zuzenean, farmazia eta farmaziari lotutako berrikuntzari dagozkion gastuen arriskua. “Ardura horietan eskumenik ez duten batzuek nola, zer eta zenbat ordaindu behar den erabakitzeko ahalmena izatea autonomi erkidego guztientzat arrisku bat baldin bada; are gehiago Euskadi eta Nafarroarentzat”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19