Prentsa Aretoa
2018/04/04
EAJren ekimenez, Senatuak Siriako populazioaren babesa susta dezala eskatu dio Estatuko Gobernuari
Horrez gain, lurraldean bertan giza hondamendiaren premiazko ondorioei aurre egiteko lanean diharduten agentziekin elkarlanean aritzeko eskatu du, baita gerratik ihes egiten dutenak hartzen dituzten inguruko herrialdeekin ere.
EAJk eskatuta, Senatuko Kanpo Gaietarako Batzordeak aho batez onartu du Estatuko Gobernuari Siriako populazioa babestera zuzendutako neurriak har ditzala eskatzea. Ekialdeko Guta eskualdean setiatutako populazio zibilaren aurkako bonbardaketa masiboek eragindako ehunka hildakoek motibatu dute Jokin Bildarratzek aurkeztutako ekimena, Goi Ganberak ere salatu duen ekintza.
Otsailaren 18tik hainbat bonbardaketa sufritu ditu populazioak eta, horren ondorioz, bost astetan, 1.797 pertsona hi dira, horietatik 668 adin gutxikoak. Aurten, Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak konfliktoan dauden alde biei arrazoi humanitarioengatik hilabeteko su-etena eskatzen zien erresoluzioa onartu bazuen ere, hau ez zen bete eta, horregatik, Batzordeak populazio zibilaren aurkako eraso hauek amaitzera eta Siriako agintariei populazioa babesteko duen erantzukizuna betetzera dei dezan eskatu dio Estatuko Gobernuari.
Honekin batera, eskualdeak sufritzen duen giza hondamendia ikusita, onartutako testuaren arabera Estatuko Gobernuari beste eskaera bat ere egin zaio; hain zuzen ere, medikamendu edo janari faltagatiko premiazko ondorioei aurre egiten lurraldean bertan lanean diharduten agentziekin elkarlanean aritu dadila, eta, epe ertainera begira, herrialdetik ihes egiten ari direnei lagunduz. Elkarlan hau Siriarekin muga duten herrialdeetara ere zabalduko litzateke, hauek direlako gerrari eta giza eskubideen urraketei ihes eginez alde egiten duten pertsonak hartzen dituzten herriak.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19