Aberri Eguna 2018 - Jaia Iruditan

Prentsa Aretoa

2018/04/09

Bildarratz, minduta PPk Gernikako bonbardaketa aztertzeko ekimen bat errefusatu duelako, honek joera ideologikorik ez zuela nabarmendu du

EAJko bozeramaileak argi utzi du eztabaidatu den mozioak populazioaren aurka egin zen bonbardaketa bakar bat ere ez zuela kanpoan uzten.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Jokin Bildarratz Alderdi Popularreko bozeramaileak Gernikako bonbardaketaren dimentsio historikoa aztertuko lukeen nazioarteko kongresuaren aurka egiteko agertu duen “tonoa, forma eta edukiarengatik minduta” dagoela adierazi du. Goi Ganberako bozeramaile jeltzaleak, ekimenak populazio zibilaren aurkako bonbardaketen ikerketa jasotzen zuela gogoratu dio Cristina Ayalari, eta, hortaz, “irekia zen eta ez zuen bonbardaketa bakar bat ere kanpoan uzten”, ekimenak Ayalak egotzi dion joera ideologikorik ez zuela nabarmenduz.

Bildarratzek eztabaidatu den eskaera errefusatzeko asmoz gehiengoa duen Taldea “duin agertu eta ñabardurak bilatu” nahi izana gaitzetsi du, eta hien ordezkariei berau ez babesteko “arazoa non ikusten duten” azaltzeko eskatu die. “Ikerketa prozesu baten bidean eta biktimen aitorpenean oinarrizkoa da jokabide positiboa izatea. Benetan sinesten badugu konbentzioez, nazioarteko zuzenbideaz edota nazio Batuez esaten ari garenarekin inplikatutako guztiak asebeteko dituen memoria anitz eta zabalaren alde egin behar dugu lan”.

Senatari jeltzaleak gogoratu duenez, 81 urte geroago Gernikan zenbat hildako izan ziren ere ez da argitu, beraz “hori jakiteak bakarrik justifikatuko luke erabat kongresu hau egitea”. Horretarako, EAJk bonbardaketa hori ikertzen diharduten talde eta erakunde lokalek ere kongresu horretan parte har zezatela eskatu du, baita hitzordu hori Gernikan bertan eta urte bete igaro baino lehen egin zedila. Eskaerok, mozio guztia legez, bertan behera utzi ditu Alderdi Popularrak, nahiz eta gainontzeko Talde guztien adostasuna jaso duen.

Alderdi Eguna 2018
Jarrai ezazu Gurekin
Next Euskadi
  • Jokin Bildarratz

    Jokin Bildarratz

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldearen bozeramailea

    SARTU

  • Mª Eugenia Iparragire

    Mª Eugenia Iparragire

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU

  • Jose Mª Cazalis

    Jose Mª Cazalis

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU

  • Nerea Ahedo

    Nerea Ahedo

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU

  • Victoriano Gallastegi

    Victoriano Gallastegi

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU

  • Mª Dolores Etxano

    Mª Dolores Etxano

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU