Prentsa Aretoa
2018/04/10
Iparragirrek erakunde publikoek berdintasun arloan hartzen dituzten konpromisoak bete daitezen zaintzea exijitu dio Estatuko Gobernuari
EAJko senatariak salatu duenez, RTVEk emakumezkoen eskubaloi ligan aurten adostuta dituen 10 neurketatik lau baino ez ditu zuzenean eman.
Maria Eugenia Iparragirrek gizon eta emakumezkoen arteko berdintasuna defendatzeko helburuarekin erakunde publikoek hartzen dituzten konpromisoen jarraipena egin dezan exijitu dio Estatuko Gobernuari. EAJko senatariak eskaera hau luzatu dio Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministroari RTVE behin eta berriz bete gabe uzten ari delako Espainiako Eskubaloi Federazioarekin adostutako hitzarmena, Emakumezkoen Ohorezko Mailako Guerreras Iberdrola ligako jardunaldi bakoitzean norgehiagoka bat zuzenean emango duela jasotzen duena.
Entitate bien arteko akordioa positibotzat kalifikatu ostean, ordezkari jeltzaleak orain arteko neurketen %60 baino ez direla zuzenean igorri kritikatu du, datu txarrenak 2018an izanik, zuzenean 10etik 4 baino ez direlako zuzenean eman aurten. “Bitxiena da, hauen ordez Teledeporten igorri dituzten emanaldi guzti-guztiak gizonezkoen kirol ekitaldiak izan direla; tartean, Ingalaterrako lehen mailako eta laugarren mailako taldeen arteko futbol Kopako neurketa bat”. Senatariak salatu egin du jokabide hau azaroan erakundeko presidenteari honi buruzko azalpenak eskatu eta gero ere jardunaldien %60an gertatu dela.
RTVE eta federazioaren arteko hitzarmenaren arabera zuzenean igorri beharreko neurketa ostiralean 21:00etan jokatu behar da, Teledeportek beti betetzen ez duen eginbeharra eta klubek bai, nahiz eta euren egoera larriarengatik haietako askorentzat esfortzu handia izan lanegun batean bidaiatu eta partida jokatzea. “Hitzarmena positiboa da baina bete egin behar da, eta betetze maila jarraitzea Gobernuaren erantzukizuna da”, bukatu du Iparragirrek.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19