Prentsa Aretoa

2018/04/11

Bildarratzek txalotu egin du Alderdi Popularrak Senatuan onartu izana Euskadin babestu ez zuen Legebiltzarraren bake eta elkarbizitzaren inguruko ekimena

Bere esanetan, “jauzi garrantzitsua da giza eskubideen urraketa sufritu duten biktima guztiak aintzat hartzea” eta “presoen egoerarekiko sentiberatasuna agertzea gizarteratzea aipatzerakoan”, terrorismoarekin lotutako pertsonen omenaldiak errefusatzeaz gain.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

  • Bildarratzek txalotu egin du Senatuko PPk Euskadiko PPk babestu ez zuen Legebiltzarraren ekimen bat babestu izana
    2018/04/11

    ARTXIBOA JAITSI

Jokin Bildarratzek Senatuko Talde Popularrak Eusko Legebiltzarrean bake eta elkarbizitzaren inguruan otsailaren 22an onartu zuen ekimena bere gain hartu izanaren garrantzia nabarmendu du, Gasteizen Euskadiko PPk babestu ez zuen ekimena, hain zuzen ere. EAJko bozeramaileak balioetsi egin du ETAko kideei harrera ekintzak egiten direnean “botere publikoek salaketarako mezu sendoa gizarteari helarazteko” beharra, eta Alderdi Popularrari eskertu egin dio giza eskubideen urraketak sufritu dituztenak ere kontuan hartu izana eta presoen gizarteratzeari buruz hitz egiten hasi izana.

Bozeramaile jeltzaleak Goi Ganberak onartu duen mozioari babesa eman diola esan du “hitzez hitz” EAHk, PSEk eta Elkarrekin Podemosek Eusko legebiltzarrean transakzionatu zuten testua delako. “PPk testu hori osotasunean bere gain hartu izana oso positiboa da, erakunde desberdin bik arazo bat modu berean ikusten dutela esan nahi duelako”, jakinarazi du. Honenbestez, Euskadiko PPri Senatukoan duten Taldearen bidea jarrai dezala animatu dio Bildarratzek, izan ere gaur Goi Ganberak aurkeztu eta onartu dituen lau puntutan abstentzioa bozkatu zuten Gasteizen; baiezkoa eman zion puntu bakarra, terrorismoarekin lotutako pertsonak omentzearen aurkakoa izan zen.

Horregatik, “hemen ekimen horren lidergoa hartu izana azpimarratu” du Bildarratzek; “Txalotu, animatu eta eskertu beharrekoa da, elkarbizitzarako elementu positiboak kontuan hartzen dituelako”. Horrela, “jauzi garrantzitsua” dela esan du “giza eskubideen urraketen biktima guztiak aitzat hartzea eta presoen egoerarekiko sentiberatasuna agertzea gizarteratzea aipatzerakoan”. Presoei buruz, Bildarratzek ekimen honek fokua haiengan eta Ezker Abertzalearengan ere jartzen duela iritzi dio, legearen barruan euren baldintzak hobetze aldera pausuak eman ditzaten eskaera luzatuz. 

Ezagutu Gure Senatariak