Prentsa Aretoa
2018/04/23
EAJk Merkatu Batasunaren Bermerako Legea aldatzera premiatuko du Estatuko Gobernua
Garbitasun pertsonalerako materialek eragiten dituzten ingurumen kalteak saihesteko arau aldaketa eta jarduera planak ere eskatuko ditu.
Maria Dolores Etxanok Merkatu Batasunaren Bermerako Legea aldatu dezala premiatuko dio bihar Ekonomia, Industria eta lehiakortasun ministroari, Europako Batasuneko Justizia Auzitegiaren jurisprudentziara egokituz eta lurraldeetako arautegiak errespetatuz. Lehen aldiz egingo dio galdera EAJko senatariak Roman Escolanori, Senatuko Gobernuaren Kontrolerako saiora lehen aldiz etorriko delako ministroa martxoaren 7an kargurako izendatu zutenetik.
Bestalde, Jose Maria Cazalisek garbitasun pertsonalerako materialen ohiko erabileraren ondoriozko ingurumen kalteak aurreikusi eta saihesteko Gobernuak aurreikusten dituen arau aldaketa eta jarduera planen inguruko interpelazioa egingo dio Nekazaritza, Arratza, Elikadura eta Ingurumen ministroari. Senatari jeltzaleak garbiketarako zenbait oihal bezalako produktu ez biodegradagarriak daudela gogoratuko dio Isabel Garcia Tejerinari, hondakin moduan gestionatzeko arazo larriak sortzen dituztenak.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19