Prentsa Aretoa

2018/04/24

Etxanok Merkatu Batasunaren Bermerako Legea egokitzea exijitu du eskumen autonomikoak errespeta ditzan

Senatariak gogoratu duenez, Auzitegi Konstituzionalak balio gabeko eta konstituzioaren aurkako bezala erabaki dituen artikuluak, erkidegoak “euren lurraldean onartu ez dituen arauak eta bere arautegiarekiko desberdinak diren estandarrak onartzera” behartzen ditu.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Maria Dolores Etxanok Merkatu Batasunaren Bermerako Legea egokitu dezala exijitu dio Ekonomia, Industria eta lehiakortasun ministroari  Autonomia Erkidegoetako eskumenen errespetua txertatuz. Gobernuaren Kontrolerako galderan, EAJko senatariak 2017an Auzitegi Konstituzionalak lege honen muina konstituzioaren kontrakoa dela argi uzten duten lau ebazpenak gogoratu dizkio Roman Escolanori, hain zuzen ere, “Konstituzioaren banaketa irizpideetan merkatu batasuna eta arau aniztasunaren artean egon behar den oreka hausten dutelako”.

Ordezkari jeltzaleak “2013an interesatzen ez zen kontsentsua eta akordioa bila” dezala eskatu dio Exekutiboari, baita Autonomia Erkidegoen arteko koordinazioa hobe dezan; “hau ez da lege honek hasieran bilatzen zuen uniformizazioa”.

Europar Batasuneko Justizia Auzitegi Gorenaren jurisprudentziatik eratorria, lurraldeetako arautegi desberdinen babes mailaren baliokidetasunean oinarritutako elkarrekiko aitorpenaren printzipioa ez da Lege honetan betetzen, aldi berean ez delako hauen babesaren baliokidetasun maila aurreikusi. “Honenbestez, Autonomia Erkidegoei jarduera ekonomikoetara sarbidea izateko betekizunak arautzeko aukerak murriztu egiten zaizkie, eta ezkutuan atzeraerregulazioa sustatzen da”. Auzitegi Konstituzionalak balio gabeko eta konstituzioaren aurkako bezala erabaki dituen artikuluak, Autonomia Erkidegoak “euren lurraldean onartu ez dituen arauak eta bere arautegiarekiko desberdinak diren estandarrak onartzera” behartzen ditu.

Horregatik, Etxanok helmugako erakundeak baliokidetasun testa egiteko gaitu ditzala eskatu du ekintzaileak jatorrian duen titulua helmugan exijitzen denarekin parekagarria den jakiteko, Auzitegi Konstituzionalaren ebazpenak bermatzen duen bezala. “Negatiboa balitz, lurraldeko agintariei babes maila propio eta ezberdina ezartzeko gaitasuna eman diezaiela; test honek antzekotasun nabaria antzemango ez balu, euren arautegiak eskatzen duen babes maila bermatuko lituzkeen betekizunak exijitu ahalko lukeena”.

Ezagutu Gure Senatariak