Prentsa Aretoa
2018/05/08
Iparragirrek Estatuko epailetzak genero ikuspegian duen prestakuntza zalantzan jarri du
Arlo honetan errepikatzen ari diren ebazpen polemikoen harira, EAJko senatariak Justiziaren kalitatearenganako duen konfiantza falta helarazi dio Catala Ministroari.
Maria Eugenia Iparragirrek Estatu espainiarreko epaiketa sisteman jarduten duten agenteek genero ikuspegi arloan duten prestakuntzaren egokitasuna zalantzan jarri du Justizia Ministroari egin dion galderan. Senatuan egin den Gobernuaren Kontrolerako saioan, Berdintasun Batzordean EAJren bozeramailea denak genero indarkeriaren inguruko epaiketa prozesuetan aplikatzen ari diren lege prezeptuak sortzen ari diren zalantzak jakinarazi dizkio Rafael Catalari, ‘manada’ izenarekin ezagutzen den kasuan bezala, eta gizartean areagotzen ari den eztabaida sortzen ari direnak.
Aipatutako ebazpenak kaleetan zein nazioarteko zenbait esparrutan eragin duen erantzuna ikusita, senatari jeltzalearen iritziz “Espainiako justiziarekiko konfiantza hautsi egin da”. Gaineratu duenez, “ezin da ulertu, ezta onartu ere, Zigor Kodean sexu gehiegikeria eta sexu erasoaren arteko bereizketa egitea. Baimenik gabeko edozein sexu harreman bortxaketa moduan hartu behar da. Horrela jasotzen du Istanbuleko Hitzarmenak”, ondorioztatu du.
Iparragirrek ohartarazi duenez, bereizketa marra minimoa duten bi zigor mota hauek indarrean mantentzeak mota honetako ebazpen polemikoak ematea errazten dute. “Honi gehitzen badiogu operadore juridikoek genero ikuspegian duten prestakuntza gabezia edo urria, zuzenbidea aplikatzen dutenentzako beharrezkoa den prestakuntza eta sexu mailako delituen ebazpenak hartu behar dituztenentzako ezinbestekoa, legearen aplikazioa bakoitzaren kontsiderazioen pentzu geratzen da”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19