Prentsa Aretoa

2018/05/09

EAJk Senatu osoaren babesa lortu du garbitasunerako zapiek eragiten dituzten ingurumen kalteei aurre egiteko ekimenak eskatzeko

Jose Maria Cazalisek komunetik behera botatzeko modukoak diren produktuek bete behar dituzten ezaugarri teknikoak zehazteko garrantzia azpimarratu du.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

EAJren ekimenez, Senatuak aho batez onartu du Estatuko Gobernuari garbitasun pertsonalerako materialen hondakinek sortzen dituzten ingurumen ondorio kaltegarriak ekiditeko zenbait neurri eskatzea. Jose Maria Cazalisek defendatu duen interpelazioaren ondorengo mozioak komunetik behera botatzeko modukoak diren produktuek bete behar dituzten ezaugarri teknikoak zehazteko garrantzia azpimarratu du, izan ere ingurumen eta arrantza jardueran eragiteaz gain, hondakin uren gestioaren kostea ere nabarmen handitzen dute.

Horretarako, Madrilgo Exekutiboari Normalizaziorako Espainiako Elkarteak produktu horientzako irizpide estandarrak zehazteko eska liezaiokeen babesa eman diezaiola eskatu zaio. Horrekin batera, fabrikatzaile eta banatzaileentzat UNE edota ISO arauen arabera komunetik behera bota ezin direla jakinarazten duten etiketa argiak jartzeko beharra helarazteko kanpaina espezifikoa berehala has dezala ere galdegin zaio. Horrez gain, Estatu mailan isurketa desegokiari buruz herritarrak kontzientziazio kanpaina espezifikoa egitea ere galdegin da.

Hain zuzen ere, Estatuak erabakiko lituzkeen arauekin parekidetzeko, Europako erakundeei arlo honen inguruko ISO arau bat eska dezala ere eskatu zaio Exekutiboari. Gainera, ingurumen arazo honi aurre egiteko, plastikoen inguruko estrategia europarraren barruko arau eta ekintza komunitarioak garatzea ere eskatuko da.

Beste behin, Jose Maria Cazalisek hondakin mekanikorik zein biologikorik utzi gabe listu eta desagertzen diren zapiak ere badaudela gogoratu du euren zelulosa zuntzak txirikordatuta dituztenak plastikorik erabili gabe. “Hau errealitate bat da gaur egun, baita Euskadiko eta Estatuko paper eta makina industria garatzeko aukera ere”.

Neurri hauek forma hartzen duten bitartean, jeltzaleek aurkezturiko testuak instituzio eta sektore desberdinen arteko Lan Talde bat osatzea aurreikusi du modu efektibo eta eperik laburrenean diseinatzako biodegragarritasun eta sakabanagarritasun baldintzak betetzen ez dituzten materialen isurketak desagertu bitartean hartu beharreko neurriak.

Ezagutu Gure Senatariak