Prentsa Aretoa
2018/05/09
Ahedok PPri gaitzetsi dionez, osasun sistemako ordainsariak homogeneizatzeak autonomi erkidegoek kudeatzeko duten gaitasuna baliogabetzeaz gain legea urratzen du
EAJ-PNVko senatariak adierazi duenez, ekimen “zentralizatzaile eta homogeneizatzaile” honen helburua Konstituzioaren, Osasun Lege Orokorraren eta Gernikako Estatutuaren kontrakoa da.
Nerea Ahedok Partido Popularrari txarretsi dio estatuko osasun sistemaren barruan dauden zentroetako profesionalen ordainsariak homogeneizatzera zuzendutako ekimena, “autonomia erkidegoek kudeatzeko duten gaitasuna baliogabetzen duelako eta,gainera, indarrean dagoen lege sistema urratzen duelako”. EAJ-PNVko senatariak deitoratu duenez esandako homogeneizaziorako oinarriak aztertuko lituzkeen lantaldea sortzea bultzatzeko egin den mozioa “behin eta berriz inposatu nahi duten asmo zentralizatzaile eta uniformizatzaile horrekin egindako azken saiakera da”.
Osasun gaietarako ordezkari jeltzaleak gogoratu duenez, ekimen honekin bilatzen dena “Konstituzioaren, Osasun Lege Orokorraren eta Gernikako Estatutuaren kontrakoa da”. Izan ere, Konstituzioak Estatuari ematen dion eskumena da sistemaren koordinazio orokorrerako oinarriak ezartzekoa, Osasun Legearekin ezarri ziren oinarriak,hau da, autonomia erkidego bakoitzak bere osasun sistema propioa izan dezakeela eta berak kudeatuko duela lurralde bakoitzaren beharren arabera. “Beren eskumenen barruan, autonomia erkidegoek arautzen dituzte osasun zerbitzuen antolaketa,eginkizunak eta baliabide materialak eta pertsonalak”, gogoratu du Ahedok. Gernikako Estatutuari dagokionez, 18.1 artikuluak ezartzen du Euskadiri dagokiola osasun arloko Estatuko oinarrizko legeriaren garatzeko eta betearazteko lana.
EAJ-PNVko senatariak gogoratu duenez 2003an Estatutu Markoak soberan gainditu zuen Osasun Lege Orokorraren erregimen juridikoaren oinarrien kontzeptua eta Estatuko Osasun Sistema antolatzeko oinarrizko gaitasuna, eta horrek ere murrizketa bat ekarri zuen. Esandako Oinarrizko Estatutuak ezartzen du oinarrizko ordainsariak berdinak izango direla osasun zerbitzu guztietan eta urtero aurrekontu orokorretan ezarriko direla, “autonomia erkidegoei aitortzen die ordainsari osagarriak agintzeko eskumena; orain indargabetu nahi dena”, amaitu du.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19