Prentsa Aretoa
2018/05/10
EAJk elkarlaneko ekonomiako enpresak arautzeko markoa sortzea eskatu du lanaren kalitatea eskasagoa izan ez dadin
Nerea Ahedoren iritziz, haien jarduerak kontrolatzen dituzten erakundeekin kolaboratu behar dute eta haien baldintzak exijitzen dituzten lizentziak lortu.
Nerea Ahedok elkarlaneko ekonomiako enpresak arautzeko markoa sortzea eskatu du, hauek sortzen duten lanaren kalitatea eskasagoa izan ez dadin. Talde Popularrak bertan behera utzi duen Talde Sozialistaren mozioari –enpresa horietako langileei zuzenduta zegoen- egindako ekarpenetan, EAJko senatariak erregulazio globalagoa egiteko beharra nabarmendu du.
Lan baldintzak, lan legedia betetzeko bermea, langileak Gizarte Segurantzako erregimen egokian izatea edota zerga beharrak kontuan izateaz gain, bozeramaile jeltzaleak enpresen erregulazioan Estatu zein nazioarte mailan bakoitzak duen jarduera kontrolatzen duen erakundeekin kolaboratzeko beharra eta gehiegizko edo lehiakortasun librearen aurkako praktikarik ez egiteko jarduteko baldintzek zehazten dituzten lizentziak lortzeko beharra ere txertatzea eskatu du.
Azkenik, Ahedok Europar Batasunak ere honen inguruko Zuzentaraua egitea ere eskatu du. “Ezaugarri honetako enpresen jarduerarako arau komunitarioak jaso beharko ditu lehenbailehen heltzea espero dugu zuzentarau honek, eta prestutasunez irauli behar dena, ez beste askorekin gertatzen ari den bezala, ohartarazi du.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19