Prentsa Aretoa

2018/05/16

EAJk Senatuko Autonomia Erkidegoetako Batzorde Orokorra geldi dagoela salatu du

Jokin Bildarratzek gehitu duenez, “txarrena da, Bozeramaileen Batzordean azalpenak eskatzen ditugunean ez digutela inolako erantzunik ematen”.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Jokin Bildarratzek Senatuko Autonomia Erkidegoetako Batzorde Orokorra geldirik dagoelako kexa helarazi dio Bozeramaileen Batzordeari. EAJko Goi Ganberako bozeramaileak azaldu duenez, hain zuzen ere lurralde ordezkaritzarako Ganbera izanik Batzorde honek duen jarduera ezak “zer pentsatu ematen du, eta Senatuaren funtzionamendua zein den erakusten du”.

Batzordeak orain arte izan dituen zazpi bileratako edukien garrantzi eskasa azpimarratu du Bildarratzek, hain zuzen ere tramite parlamentarioetara zuzendu direlako batez ere; hala nola, bera sortzeko, Mahaiko kideak aldatzeko edota ponenteak izendatzeko. “Bete gabeko 29 gai daude, tartean babes eskaerak eta zortzi agerraldi eskaera, horietako bi gure Taldearenak”, gogoratu du. “Ez dago deialdirik eta hauek egitea ere ez da aurreikusten; baina txarrena da, Bozeramaileen Batzordean azalpenak eskatzen ditugunean ez digutela inolako erantzunik ematen”, salatu du.

Kazetariek Kataluniako President berria 155. Artikuluaren aplikazioa jarraitzen duen Batzordean agerraldia egiteko aukeraz galdetuta, Bildarratzen iritziz, hau “ez da beharrezko. Senatuak onartutakoa argi dago, eta Generalitateko Govern berria karguaz jabetu ostean, 155a bertan behera geratzen da”. Kataluniari dagokionez, bozeramaile jeltzaleak  pazientzia eskatu du eta alderdi eta erakundeei dei egin die lagun dezaten “egoera berria aprobetxatzeko”, Estatuko zein Kataluniako Gobernuentzako “presio elementu bat desagertzen delako” Quim Torraren izendapenaren ostean. “Elkarrizketa bideratu dadila eta apurka apurka modu positiboan eraikitzen joan gaitezela ahalbidetu dadila, herritarrei segurtasuna eskainiz. Eta trabak jarri nahi dituena kanpoan gera dadila”, eskatu du.

Ezagutu Gure Senatariak