Prentsa Aretoa
2018/05/22
Iparragirrek Euskadik egiten duen kalitatezko eskola inklusibo, zuzen eta berritzailearen aldeko apustua aldarrikatu du
EAJko senatariak EAEk Hezkuntza arloan duen eskumena defendatu du, arrazoi sozioekonomikoengatik ikasleei egiten zaien bazterketari amaiera emateko Podemosek aurkeztu duen ekimenaren aurrean.
Maria Eugenia Iparragirrek Eusko Jaurlaritzak egiten duen kalitatezko eskola “inklusibo, zuzen eta berritzailearen” aldeko apustua aldarrikatu du. EAJko senatariak Euskal Autonomia Erkidegoak Hezkuntza arloan duen eskumena defendatu du, beste behin, Estatuko Gobernuari arrazoi sozioekonomikoengatik ikasleei egiten zaien bazterketari amaiera emateko Podemosek aurkeztu duen ekimenaren aurrean. “Euskadin, dagoeneko, helburu hauek indartzeko eta inor kanpoan ez uzteko ekimen sorta garatzen ari dira”, gogoratu du ordezkari jeltzaleak.
Iparragirre ados agertu da hezkuntza sisteman zuzentasunak eta integrazioak duten garrantziarekin, horregatik goraipatu egin du Euskadiko Hezkuntza Sailak euskal ikastetxeetan sarbidea izateko berdintasuna lortzeko unibertsitateaz aparteko diren beka programa indartu izana, horrek oztopo sozioekonomikoak gainditzea ahalbidetzen duelako. “Ezinbestekoa da Estatua eta Autonomi Erkidegoaren arteko aldebikotasun handiagoa Hezkuntza arloan, baina hori elkarren aitorpenetik eta eskumen esparruaren aitortzatik hasi behar da”, eskatu du.
Nabarmenak...
Senatua
2026/04/21
Senatua
2026/04/20
Senatua
2026/04/16
Senatua
2026/04/08
Senatua
2026/04/07
Berri ikusiagoak...
Senatua
2024/11/13
Senatua
2024/12/18
Senatua
2025/01/08
Senatua
2025/02/11
Senatua
2024/12/04

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS





















