Prentsa Aretoa
2018/05/31
Iparragirrek Nazioarteko Europako Mugimenduaren Kontseiluari adierazi dio Euskadik Europako Batasunean parte hartze eraginkorra izan behar duela
Senataria La Hayan berretsi du EAJ-PNVren europazaletasuna, eta Euskal Aberriaren aitortza aldarrikatu du etorkizunera begira eraikitzen ari den Europan
María Eugenia Iparragirrek Nazioarteko Europako Mugimenduaren Kontseiluari adierazi dio Europako Batasunaren baitan erregioen parte hartzeak “eraginkorra” izan beharko lukeela, eta zentzu berean adierazi duenez “Erregioen Batzordeari indar loteslea eman behar zaio”. La Hayako lehen Batzarraren 70. urteurrenaren kariaz, zeinetan Agirre Lehendakaria bera 1948an parte hartu zuen, Iparragirrek Europako Mugimenduko presidente andre Eva Maydelli helarazi dio Euzkadi Buru Batzarrak EAJ-PNVren europazaletasuna berresteko zabaldu duen mezua.
Senatari jeltzaleak salatu du subsidiariotasun printzipioa ez dela estatuetako parlamentuetan behar bezala kudeatzen ari, eta Estatu kide batzuek ez dituztela aitortzen Euskadi moduko erregio batzuek dauzkaten autogobernua eta legeak egiteko eskuduntza. “Euskal Nazioa eta bere burujabetza aitortzea defendatzen dugu eta gure herriak Europako burujabetzan eta formulazio federalean parte hartze aktiboa izatea eskatzen dugu”, aldarrikatu du. Iparragirrek era berean aldeztu du garrantzitsua dela “Estatu gabeko nazioei ahotsa ematea, legeak egiteko eskuduntzak dituzten eta gaur egungo Europan ikusgarritasunik ez duten gobernuei, alegia”.
Etorkizuneko Europa eraikitzeko prozesuaren defentsa eginez, Iparragirrek batasun politikoa aldarrikatu du desberdintasun handiagoa, migrazioa eta euro-eszeptizismoa dakarten erronkei aurre egiteko, eta horretarako eskatu ditu “Europa gehiago, Europa mailako kudeaketa gehiago, Europako gobernantza gehiago eta egitura politiko eta juridiko handiagoa”. “Europako proiektu kolektiboan sinesten dugu, subsidiariotasun printzipioarekiko errespetuan oinarritua”, amaitu du.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19