Prentsa Aretoa

2018/06/12

Alderdi Popularrak Euskadin ikerkuntza, prestakuntza eta lanarekiko interes gutxi duela salatu du Etxanok

EAJko senatariak Iñaki Oyarzabali azalpenak eskatu dizkio emendatutako partidak ‘EAJrentzat baino ez zirela onak‘ esan duelako, hauek Lanbide eta ikerkuntza eta garapen proiektuei eragiten dietenean.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Maria Dolores Etxanok deitoratu egin du Alderdi Popularrak EAJrekin adostutako Estatuko Aurrekontu Orokorretatik 35 milioi euro kendu izana aurkeztu dituen emendakinen bitartez, hain zuzen ere Euskadin egin beharreko inbertsioetatik oso ororik kenduz. Hauen edukiak ezagutu ondoren, “PPk Euskadin I+g+b politiketan eta prestakuntza zein lana sustatzeko politiketan inbertsioak egiteko interes eskasa” salatu du.

Horregatik, Etxanok PPko diputatu eta senatari euskaldunei emendakin hauek aurkezterakoan erabili duten irizpidea Euskadiko hiritarrei azal diezaieten eskatu die, EAJri kargu hartzeko asmoa badute ere, “lortu ahal duten bakarra Euskadiko hiritar guztiak zigortu besterik ez dute egingo”. Ordezkari jeltzaleak Iñaki Oyarzabal arabar senatariari egin dituen adierazpen batzuk aurpegiratu dizkio, hain zuzen ere ‘PPk Euskadirentzako onak ziren inbertsio guztiak mantendu dituela eta emendatutakoak EAJrentzako baino ez zirela onak’ esan duenean, aipatutako emendakinak Ikerkuntza eta Garapenerako (8,5 milioi) eta lan eta prestakuntza politikei (26,6 miloi) kontra egiteko direnean.

Senatuko Osoko Bilkurak atalei egindako 56 betoak atzera bota ostean, atzo bost beto orokorrekin egin zen bezala, eta Alderdi Popularrak Goi Ganberan duen gehiengo osoari esker datorren asteko Osoko Bilkuran beraien emendakin guztiak onartuko dituela aurreikusita, Maria Dolores Etxanok EAJk gainontzeko Taldeen babesa bilatuko duela aurreratu du “batez ere Euskadiko ordezkariena, Kongresuko tramitean emendakin hauek aurrera egin ez dezaten”.

Ezagutu Gure Senatariak