Prentsa Aretoa
2018/06/14
EAJk BIMEPentzako diru partidaren aurka PPk aurkeztu duen emendakin bat ez dezala onartu eskatu dio Senatuko Mahaiari
Bi emendakin daude Biscay Marine Energy Plataform zentroaren partidaren aurka, bien artean sei milioi euro batzen dutenak; paradoxa da 2018ko Kontuetan jasota zuen laguntza baino milioi bat gehiago direla, eta hau “Arautegiaren kontrakoa da”.
EAJk Aurrekontuetatik BIMEP zentroari hiru milioi kentzeko Alderdi Popularrak aurkeztutako emendakin bat onar ez dezala eskatu dio Senatuko Mahaiari, kopuru bereko beste emendakin bati gehitzen zaiolako eta, ondorioz, sei milioi kenduko litzaioke hasieran bost milioiko partida zenetik. “Horrek kopuru bereko baja behar duen kredituaren hazkundea eragiten du, eta hau Arautegiaren kontrakoa da”, azaldu du Maria Dolores Etxanok.
Helburua da ‘popularrek’ Biscay Marine Energy Plataform ikerketa zentroaren diru laguntzaren aurkako zuzenketa balio gabe uztea, emendakinen epean egin zuten akatsa zuzentzeko asmoa zuena. Hain zuzen ere, aurrekontuaren emendakin bakar batean atal desberdin bi nahastu zituen, hau ere Arautegiaren kontrakoa dena, eta akatsa zuzentzeko kopuru horiek kentzeko proiektuak elkartrukatu zituzten: Cidetecetik a BIMEPera, kopurua aldatzeaz gain. Aldi berean, Talde Popularrak BIMEP zentroari beste hiru milioi kenduz finantzatzen zen beste emendakin bat aurkeztu zuen, baina akatsen zuzenketa baten bitartez aldatu nahi izan zuten arren, Mahaiak ez zuen onartu. Ondorioz, paradoxa moduan, Bizkaiko ikerketa zentroari kentzeko asmoz sei milioi euro batzen duten bi emendakin daude, hau da, 2018ko Kontuen arabera emango ziotena baino milioi bat gehiago kenduko liokete.
Gaur goizean aurkeztutako eskaera Goi Ganberan aurkeztu diren emendakinak eztabaidatzeko datorren astelehenean, ekainak 18, egingo den Osoko Bilkuraren aurretik batzartuko den Senatuko Mahaian erabakiko da. EAJko ordezkariek jakinarazi zutenez, “lanean jarraituko dugu Aurrekontuetarako PPk gurekin adostutako akordioa aldatzeko ahaleginean aurkeztu dituen emendakinek aurrera jarrai ez dezaten”, ziurtatu du Etxanok.
Aipatutakoa, Talde Popularrak Senatuko tramitean egin duen bigarren hutsa da. Atzokoak dagoneko izan du bere lehen ondorioa, izan ere, CIDETECerako aurreikusitako partida emendakin gabe geratu da eta, ondorioz, 2018rako Estatuko Aurrekontu Orokorretarako Lege Proiektuan behin betiko onartu dira zuzen zuzenean, Kongresuan berriz bozkatzeko beharrizanik gabe.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19