Prentsa Aretoa
2018/06/18
EAJrentzat “bereziki larria” da PPk “Senatua erabili izana gobernuen arteko konpromiso bat atzera botatzeko”
Hobetuzen bitartez lana sustatzeko programentzako funtsei uko zergatik egiten dioten azal dezala exijitu dio Maria Dolores Etxanok Euskadiko Alderdi Popularrari.
Senatuko Euzko Abertzaleak Taldearentzat “bereziki larria” da PPk “Senatua erabili izana gobernuen arteko konpromiso bat atzera botatzeko”, Lanbiderentzat zuzendutako funtsen kontrako emendakinaren harira. Maria Dolores Etxanok gogoratu duenez, ‘popularrek’ emendatutako diru partida, Euskadiko Lan Zerbitzuarentzat 26,6 milioi euro aurreikusten zuena, ez da aurrekontuetarako akordiotik eratorritakoa, baizik eta “abenduaren 29an Cristobal Montoro Ministroak eta Pedro Azpiazu Sailburuak sinatutako protokolo baten emaitza da”.
Protokolo hau ez betetzea “arduragabekeria” dela esan ostean, senatari jeltzaleak Hobetuzen bitartez lana sustatzeko programa espezifikoentzako funtsei uko zergatik egiten dioten azal dezala exijitu dio Euskadiko Alderdi Popularrari. Honez gain, PPk Euskadirentzat onak diren inbertsio guztiak mantenduko zituela eta bakarrik EAJrentzat onak direnak emendatuko zituela Iñaki Oyarzabalek egindako adierazpenak azaltzeko exijitu die. “Emendakin hauek erakusten dutena da PPk I+g+b politiketan eta prestakuntza eta lana sustatzeko inbertsioak egiteko politiketan interes gutxi duela”.
Etxanok Kongresuan onartu ziren Aurrekontuak goraipatu ditu, 2018 eta 2019rako pentsioen gehikuntzarekin, alarguntasun pentsioak arautzeko oinarria %56tik 60rako igoerarekin eta Euskal Agendako gaiak txertatzen zituena, horregatik Goi Ganberan bere horretan mantentzearen alde egin du. Bere iritziz, emendakin hauekin EAJ zigortu egin nahi izan du PPk, baina prisak eta mendeku goseak eraginda “akatsez beteta” aurkeztu dituzte. Horrela, Senatuko Mahaiak Talde Popularrak aurkeztutako emendakin bat atzera botatzeko EAJk egindako eskaera onartu ez izana gaitzetsi du; hain zuzen ere, ‘popularren’ hutsegite baten ondorioz BIMEPi aurrekontuan aurreikusten zitzaizkion bost milioietatik sei milioi kenduko lizkioketen bi emendakinen bitartez. “Aurrekontuen partidak gainditzen dituzten emendakinak ez lirateke tramitera onartu behar. Kasu honetan, 5380 zenbakidun emendakinak, itxuraz kopuru berberari ematen dio alta eta baja, baina ez da erreala, ez dagoelako aurrekontu partida nahikorik”.
Senatuan PPk duen gehiengo osoak emendakin hau eta beraien beste guztiak onartzea ahalbidetu duenez, Etxano senatariak EAJ “gainontzeko Taldeen babesa lortzen saiatuko” dela aurreratu du, “bereziki Euskadiko ordezkariena, emendakin hauek ez ditzan Kongresuak berretsi”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19