Prentsa Aretoa
2018/06/19
Migrazio politikari aurre egiteko Europan lidergoa hartu eta Autonomi Erkidegoekin elkarlana izan dezala eskatu dio Bildarratzek Sanchezi
EAJko bozeramaileak Mediterraneoan hainbat errefuxiatuk sufritzen duten egoera konpontzeko Europako Batasunaren aurrean bere Gobernuak zein neurri aurreikusten dituen argitzea eskatu dio Gobernuko Presidenteari.
Jokin Bildarratzek migrazio politikari aurre egiteko Europar Batasunaren eremuan lidergoa har dezala eskatu dio Pedro Sanchezi eta, horretarako, Estatuan lan bateratuari ekin diezaiola, Madrilgo Gobernua, Autonomia Erkidegoak eta erakunde lokalak kontuan hartuz. Senatuko EAJko bozeramaileak zoriondu egin du Gobernuko Presidentea Espainiak Mediterraneoko uretan noraezean zebilen itsasontziko 630 pertsona hartzeko erabakiarengatik, “immigrazioari buruzko mezu positiboa bidaltzen diolako gizarteari”; halere, “Mediterraneoan hainbeste errefuxiatuk egunero sufritzen duten egoera konpontzeko” Europako Batasunaren aurrean bere Gobernuak zein neurri aurreikusten dituen argitzea eskatu dio.
Errefuxiatuak hartzeko Europako Batasunarekin Espainiak hartu zituen konpromisoak azken urteotan ez dituela betetzen gogoratu ostean, Bildarratzek Komunitateko “migrazio politikaren lidergoa hartzera” gonbidatu du Sanchez. “Aquariusarekin egin duzu keinuarekin eredua izan zara, baina Europar Batasuneko migrazio politika komunari buruz ere hitz egin behar da, baita asilorako politikari buruz eta migrazioaren esparruko lege antolakuntzari buruz; hori guztia, Estatu kideen elkartasuna sustatuz”.
Aldi berean, EAJko ordezkariak “denboran iraungo duen Estatu ituna” ere eskatu dio Exekutiboko Presidenteari. Horretarako, Estatuan baterako lana gauzatzeko beharra jakinarazi dio, Madrilgo Gobernua, Autonomia Erkidegoak eta erakunde lokalak kontuan hartuz. “Espainiako migrazio politika egungo egoerara egokitu behar da. Betebehar urgentea dago migratzaile guzti hauentzat hausnarketa bat, plan bat, babesleku bat partekatzeko”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19