Prentsa Aretoa
2018/06/26
EAJk eskatuta, Senatuak justizia konpontzailea garatu dezan eskatu dio Estatuko Gobernuari
Jokin Bildarratzek azaldu duenez, “egiten duenak konpondu behar du” helburutzat duen sistema hau egun indarrean dagoenarekin osagarria izango litzateke.
EAJk eskatuta, Senatuko Justizia Batzordeak aho batez onartu du Estatuko Gobernuari justizia konpontzaile penala eta bitartekotza judiziala garatu dezan eskatzea, prozedura hau erabiltzeko hautua egiten dutenen berme guztiak errespetatuz.
Prozedura konpontzailean biktimak eta kaltegileak, eta hala badagokio kaltetutako erkidegoko kideren batek, aktiboki hartzen dute parte elkarrekin delituari dagozkion zehaztasunak konpontzeko. “Bere helburu nagusia da, egiten duenak konpondu egin behar duela. Izan ere, abiapuntu moduan hartzen du kaltea pertsona konkretu bati edo gizarteari egiten zaiola, eta ez arau juridiko baten aurkako delitua dela eta, beraz, biktima nagusia Estatua dela”, azaldu du Jokin Bildarratzek.
Euzko Abertzaleak Taldearen ekimenak sistema hau egun indarrean dagoenarekin osagarria izatea da, justiziak erakunde moduan bizi duen krisia, gizarteak dion sinesgarritasun falta edota hiritarren arazoen gehiegizko judizializazioa ikusita.
Nabarmenak...
Senatua
2024/12/11
Senatua
2024/12/05
Senatua
2024/12/04
Senatua
2024/12/03
Senatua
2024/11/28
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/11/08