Prentsa Aretoa
2018/06/27
EAJk eskatuta, Senatuak elkarlaneko ekonomiako enpresak arautzeko markoa eskatu du lanaren kalitatea eskasagoa izan ez dadin
Estatuko Gobernuari luzatutako eskaeran, aipatutako markoa nazioarte mailan, autonomia erkidegoekin eta udalekin koordinatuta egin dadila erreklamatu da.
Euzko Abertzaleak Taldeak eskatuta, Senatuak elkarlaneko ekonomiako enpresak arautzeko markoa sor dezala eskatu dio Estatuko Gobernuari, hauek sortzen duten lanaren kalitatea eskasagoa izan ez dadin. Alderdi Popularrak aurkeztu duen mozioari egindako emendakinetan, Maria Dolores Etxano senatariak arautze globala eskatu du Lan, Industria eta Lehiakortasun Batzordean, lan baldintzak, laneko legedia errespetatzeko bermea, langileak Gizarte segurantzari dagokien erregimenean izatea, zerga betekizunak... kontuan hartu beharko dituena”.
Era berean, aipatutako markoa nazioarte mailan, autonomia erkidegoekin eta udalekin koordinatuta egin dadila eskatzea lortu dute jeltzaleek, hauen ardurapean daudelako eragina jasotzen duten hainbat sektoreren eskumenak. “Ardura handienetako bat arauen ziurgabetasuna izan beharko litzateke, bereziki lanaren kalitatearen galerari dagokionez: ez dakigulako lana edo azpilana den; enplegatu eta enplegatzailearen baldintza berdinetan daudelako itxura eginez, enplegatuaren figuraren ordez kolaboratzailearena erabiltzen duelako. Beste esparru batzuk arautzea ere behar da, jardueraren baldintzak bezala, gehiegizko praktikak edota lehiakortasun desleiala saihesteko eta kontsumitzaileen eskubideen alde eginez, baita zerga arautegia betetzea”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19