Prentsa Aretoa

2018/09/12

EAJren ekimenez, Senatuak elikagaien alferrik galtzea murrizteko ikerketa ponentziaren txostena onartu du

Jose Maria Cazalisek alferrik galdutako elikagaiak zeintzuk diren lehen aldiz definitu izana nabarmendu du, baita gida honetan jasotako puntuen jarraipena bermatuko duen behatoki bat sortu izana.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Senatuak aho batez onartu du elikagaien alferrik galtzea murrizteko ikerketa ponentziaren txostena, EAJren ekimenez Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Batzordeak egin zuen txostena. Honen sustatzailea izan zen Jose Maria Cazalisek azaldu duenez, “ardurak dituzten erakundeek jarraitu eta lan egiteko gida izango da. Bertako proposamenak egiteko elikadura kate osoko sektoreetako ordezkariak entzun ditugu eta bertan kontuan hartu behar diren puntuak identifikatu ditugu, bai natura baliabiderik ez xahutzeko bai hauek alferrik gal ez daitezen hauen beharra duen jendea dagoenean”.

Ponentzia sortzeaz gain, EAJk txostenaren puntu garrantzitsuenetako bi txertatu izana sustatu du: alferrik galdutako elikagaiak zeintzuk diren definitzea eta gidan jasotako puntu guztien jarraipena bermatzeko behatokia sortzea. “Parlamentu batek lehen aldiz egin du honen definizioa; garrantzitsua da zeri buruz ari garen jakitea, ezerk ere ez dakigun ihes egin”. Bestalde, behatokiak “definitu ditugun pauso guztiak garatzea ahalbidetuko du adituen foro baten bitartez, administrazioa edota profesionalen elkarteak bere barnean hartuko dituen foroa”, aurreratu du EAJko senatariak. “Lan egiten jarraitu behar dugu, ekoizten duguna jan dezagun eta jan ezin duguna baino gehiago ekoitzi ez dezagun”.

Ezagutu Gure Senatariak