Prentsa Aretoa
2018/09/25
Etxanok Istanbuleko Hitzarmena ordenamendu juridikora azkarrago irauli dezala eskatu dio Estatuko Gobernuari
Genero indarkeria modu integralean lantzen duen ituna 2014an berretsi zuen Estatu espainiarrak baina oraindik ez da Estatuko legedian bere osotasunean txertatu.
Maria Dolores Etxanok Estatuko ordenamendu juridikoan oraindik jaso gabe dauden Istanbuleko Hitzarmenaren araberako atalak bertara iraultzeko egokitzapenak egin ditzala eskatu dio Berdintasun Ministroari. Estatu espainiarrak 2014an berretsi zuen genero indarkeriari modu integralean aurre egiten dion lehen tresna benetan lotesle hau, ez bakarrik aurreikuspen eta biktimak babestearen ikuspuntutik, baita erasotzaileen jazarpen eta zigorraren aldetik.
Hori dela eta, Etxanok lege integrala aldatu eta beste biolentzia egoera batzuetara egokitu beharko litzatekeen galdegin dio Carmen Calvori, adibidez, sexu bortizkeria, haurren aurkako bortizkeria, sexu organoen mutilazioa edota bikotetik kanpoko biolentzia, besteak beste. Horrez gain, kasu guzti hauek genero indarkerian espezializatutako auzitegiek epaitu beharko lituzketen galdetu dio.
Senatari jeltzaleak bide horretan aurrerapausoak eman ditzala eskatu dio Berdintasun arloko arduradunari, Gobernuak 2019ko otsailean GREVIOari aipatutako hitzarmena, derrigorrez bete beharrekoa, 2014-2018 urteen artean nola aplikatu duen azaltzen duen txostena azaldu behar diolako. Hitzarmenaren 36. artikuluari dagokionez, bortxaketa ere barnean hartzen duen sexu bortizkeria jasotzen duen artikulua, aurreratu diren bi aukeretako bat susta dezala eskatu dio: bai sexu eraso eta gehiegikerien inguruko txostena eginez, teknikoki zuzena eta praktikan erabilgarria den aztertzeko, kode penala aldatzeko lege proposamen baterako testu artikulatuarekin batera, aurreko Gobernuak planteatu zuen bezala; bai Kode Penala eta Epaiketa Legea aldatuz, tipo penalak gehiago bermatzeko eta emakumeen aurkako delitu larriak interpretazioen pentzu gera ez daitezen, Carmen Calvok berak Diputatuen Kongresuak aurreratu zuen bezala.
Nabarmenak...
Senatua
2024/12/11
Senatua
2024/12/05
Senatua
2024/12/04
Senatua
2024/12/03
Senatua
2024/11/28
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/11/08