Prentsa Aretoa
2018/10/02
Moncloan ETAren amaieraren inguruan egindako ekitaldian PPko ordezkari instituzionalik ez izatea “ulertezina” da EAJren aburuz
Bestalde, Victoriano Gallastegik “azken Segurtasun Batzordean hartutako konpromisoak bete” daitezen exijitu dio Barne Ministroari.
Jokin Bildarratzek “ulertezina” dela esan du atzo Moncloan ETAren amaieraren inguruan eta biktimak omentzeko egindako nazioarteko ekitaldian Alderdi Popularreko ordezkari instituzionalik ez izatea. Ez ziren han izan, besteak beste, ez Kongresu ez Senatuko presidente diren Ana Pastor eta Pio Garcia-Escudero, ezta Gobernuko presidente izandako Mariano Rajoy eta Jose Maria Aznar ere. Barne gaietarako Batzordean Grande-Marlaska Ministroak egin duen agerraldian, EAJko senatariak deitoratu egin du mota honetako ekitaldi batean instituzioetan dauden alderdi politiko guztiak ez egotea: “Larria da eta zer pentsatu ematen digu”.
Bestalde, Bildarratzek Euskadin elkarbizitzaren alde eta egungo beharrizanetara egokitutako espetxe politikaren alde emandako pausoetan aurrera egitera deitu du Barne Ministroa. Bozeramaile jeltzaleak, “biktimekin batera egiten ari den lan interesgarria” baloratzeaz gain, Senatuan apirilean ia aho batez onartutako akordioa balioetsi du, besteak beste “birgizartzeratze printzipioa kontuan hartu behar da ahalik eta elkarbizitza normalizatuenean aurrera egiteko” jasotzen zuena; Alderdi Popularraren aldeko bozka ere izan zuena ekimena.
Bestalde, Barne gaietarako Batzordeko EAJren bozeramailea den Victoriano Gallastegik administrazio zentrala eta Eusko Jaurlaritzaren arteko “sintonia ona” eskertu du, baina “azken Segurtasun Batzordean hartutako konpromisoak betetzeko eta orduan egiteke geratu ziren gaiak betetzen joan daitezen” daitezen exijitu dio Barne Ministroari. Grande-Marlaskak adostutakoa bete dadin lanean ari direneko konpromisoa aurreratu du, eta Batzordearen hurrengo bilera urrian egingo dela aurreratu du. Polizien arteko koordinazioa eta elkarlana sustatzeko, Gallastegik “Ertzaintzak nazioarteko organo polizialetan parte hartzea ezinbestekoa” dela iritzi dio, Euskadiko polizia integrala den heinean.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19