Prentsa Aretoa
2018/10/03
Bildarratzek argi utzi du Gobernuko Presidentearen tesia baloratzea “ez dela Senatuaren eginbeharra”
EAJko bozeramailea PPk gai honen inguruan Pedro Sanchezen agerraldia eskatzearen kontra agertu da; “hau baliatzeak mesede eskasa egiten dio parlamentarismoari”, gaineratu du.
Jokin Bildarratz “guztiz aurka” agertu da Gobernuko Presidentea bere tesiaren inguruko azalpena ematera Senatuko Osoko Bilkuran agerraldia egin dezan Alderdi Popularrak egin duen eskaeraren aurrean. EAJko bozemaileak argi utzi duenez, “ez da Senatuaren eginbeharra tesi bat baloratzea; ez Presidente batena, ez senatari edota parlamentari batena; Senatuaren eginbeharra Gobernuaren kontrola egitea da”.
Bildarratzek gogoratu duenez, “tesiak, masterrak, tituluak edota graduak dagokien arauetara egokitzen diren ala ez baloratzea unibertsitatearen eginbeharra da”. Bere esanetan, Osoko Bilkura batean “ez gara gauza plagio bat egon den ala ez egiaztatzeko”. Senatari jeltzalearen arabera, Exekutibo baten Presidente bat arrazoi honegatik agerrarazteak “mesede eskasa egiten dio parlamentarismoari”.
Gainera, Alderdi Popularrak Sanchez tesiaren inguruan migrazioaren arazoaren aurretik agertzeko eskatzea “eskandalua” dela iritzi dio Bildarratzek. “Positiboa da benetan garrantzitsua den arazo bati buruz egindako gestioen inguruko azalpenak ematera Presidentea agertzea”. Honen harira, halere, gogoratu behar da abuztuaren amaieran PPk berak Senatuko Diputazio Iraunkorraren ezohiko bilera urgentea ahalbidetu zuela Presidenteak bi eguneko epean ezohiko agerraldia egin dezan migrazioaren inguruko azalpenak emateko. “Orduan arazoa larria zen eta oraindik ere larria da”, esan du Bildarratzek.
Bestalde, lazo horia daramaten inprimakietan aurkeztutako ekimenak aintzat ez har ez daitezen Talde Popularrak Senatuko Mahaian egin duen eskaera “guztiz lekuz kanpokoa” eta “adierazpen askatasuna mugatzeko ahalegina” da bozeramaile jeltzalearen aburuz.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19