Prentsa Aretoa

2018/10/09

Iparragirrek Sustapen Ministroaren konpromisoa lortu du tren geltokietako eta pasaguneetako segurtasuna hobetzeko planekin jarraitzeko

EAJko senatariak gerta litezkeen ezbeharrak saihesteko pausuak ematera deitu du, “biktimek ez dutelako aintzat hartzen gobernuan aldaketak ematea ala ez”.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Maria Eugenia Iparragirrek Sustapen Ministroaren konpromisoa lortu du Gobernu berriak tren geltokietako eta pasaguneetako segurtasuna hobetzeari begirako planekin aurrera jarraituko duela. Senatuko kontrol saioan, EAJko ordezkariak irailean Gaintxurizketan hildako bat eragin zuen harrapatzea gogoratu dio Jose Luis Abalosi, baita oraintsu Areta, Legazpi, Andoain eta Beasainen gertatutakoak ere, eta eskatu dizkio “neurriak, konpromisoak eta exekuzio planak harrapaketa gehiago gerta ez dadin”.

Iparragirre pozik agertu da Ministroaren erantzunarekin: “Ahal den neurrian ezbeharrak saihestearen aldeko pausoak eman behar dira, biktimek ez dutelako aintzat hartzen gobernuan eman daitezkeen aldaketak”. Horrez gain, aurreikuspen neurriak ez ezik, Sustapen arduradunari eskatu dio “hildakoren bat ematen den istripu guztietan ikerketa egiteko obligazioa” izatea azter dezan, honekin 2016an Areta-Laudion Irune Faustmannen heriotza eragin zuen harrapaketa gogoratuz, ikerketarik izan ez zuen ezbeharra.

Renfek egingo dituen lanen artean, Ministroak Euskadin egin beharrekoak iragarri ditu: Areta-Laudion nasak hazi eta azpiko pasabidea egin, Lezo-Errenteriako azpiko pasabidea, eta Legazpiko bigarren nasarako sarbide berria. Hauez gain, Abalosek azpiegituretako segurtasuna hobetzera begirako neurriak zerrendatu ditu; trenen arloan, urrian nasen artean trenbide bidegurutzeen gaineko aholkularitza teknikoaren berrazterketaren publikazioa aurreratu du, baita operazio segurtasunerako eta trenen arteko operagarritasunerako hurrengo Arautegian nasen arteko bidegurutzeen inguruko apartatu espezifikoa izango dela ere. Gainera, azaldu duenez, ADIF trenbideen arteko bidegurutzeetan segurtasuna hobetzeko plan integrala egiten ari da.

Ezagutu Gure Senatariak