Prentsa Aretoa
2018/10/16
Bildarratzen iritziz, PPk Kongresuan duen gutxiengoari aurre egiteko erabiltzen du Senatua Pedro Sanchezen tesiaren auzian
EAJko senataria Gobernuko Presidentearen doktoretza-tesia aztertzeko Ikerketa Batzordea osatzearen aurka agertu da.
Jokin Bildarratz Gobernuko Presidentearen doktoretza-tesia aztertzeko Senatuan Ikerketa Batzordea osatzearen aurka agertu da, eta PPk Senatua Kongresuan duen gutxiengoari aurre egiteko erabiltzen duela salatu du. “Honen helburua ez da Batzordeak berak definitzen duena, baizik eta min egiteko pin-pan-pun modukoa ahalbidetzea; gainera, gure iritziz, Senatuak ez dauka eskumenik tesi baten kalitatea aztertzeko”, azaldu du.
Senatari jeltzaleak nabarmendu duenez, Sanchezen agerraldiaren inguruan Bozeramaileen Batzordean eta Senatuko mahaian sortu den eztabaidak Goi Ganberaren egoera zein den erakusten du, “oraindik bere funtzioak eztabaidatzen ari dira”. Horrela, Gobernuko kideen agerraldiak derrigortzeko PP egiten ari den ahalegina kritikatu duen moduan –lehen ‘popularrak’ zirenean “oposizioko Taldeen edozein ekimen behin eta berriz izozten zituztenak; esate baterako, Autonomi Erkidegoen Batzordearen ohiko jarduera edo ministroen agerraldiak”- Gobernuaren zeregina ere kritikatu du. “Haiek ere ez dira asmatzen ari abuztutik hona datorren gai bati irtenbidea ematerakoan”. Azaldu duenez, “gure ustez ona da Presidenteak agerraldia egitea bere politiken ildo nagusiak azaltzeko, horrela bai PPri eta bai gainontzeko taldeei interesa duten gaiak nabarmentzeko aukera emango lukete. Gobernuak baiezkoa emango balu, ezbaia amaitu egingo litzateke”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19