Prentsa Aretoa

2018/10/30

EAJk Antonio Arrizabalaga gipuzkoarraren gorpuzkiak Eroritakoen Haranetik ateratzea eskatu du

Milizianoa 1937an hil zen eta 1961ean monumentura eraman zuten familiak jakin gabe eta haien baimenik gabe. “Legez kanpoko egoera bidegabea da, Estatuak egoera hauek konpondu behar ditu”, iritzi dio Jokin Bildarratzek.

rss Ezagutzera eman
EAJk Antonio Arrizabalaga gipuzkoarraren gorpuzkiak Eroritakoen Haranetik ateratzea eskatu du

ARGAZKIA JAITSI

Senatuko Euzko Abertzaleak Taldeak Antonio Arrizabalaga Ugarteren gorpuzkiak Eroritakoen Haranetik ateratzeko baimena eman dadila eskatu du. Justizia Batzordean eztabaidatu behar den mozio baten bitartez, Jokin Bildarratzek 1937an hil zen Zumarragako biztanle hau monumentura “familiakoen baimenik gabe” eraman zutela gogoratu du, eta “hauek bere arbasoaren gorpuzkoak berreskuratu nahi” dituztela. Horregatik, EAJren ekimenaren helburua Senatuak Estatuko Gobernuari familiakoei gorpuzkiak itzultzea baimendu dezala eskatzea da.

Antonio Arrizabalagak euskal miliziano moduan hartu zuen parte Guda Zibilean, Gazte Sozialisten Amuategi Batailoian, Gernika, Durango, Peña Lemona, Bilbo eta Zallan, besteak beste, hainbat ekintzatan parte hartuz. Santanderren preso hartu zuten 1937ko abuztuan eta Zaragozako zigor batailoi batera eraman ostean, urte horretako azaroan hil zen. Hasieran Aragoiko hiriburuko Torrerako hilerriak hilobiratu zuten baina 1961eko otsailaren 28an bere gorpuzkoak Eroritakoen Haranera eraman zituzten bere familiak jakin gabe eta haien baimenik gabe. Gorpuzkiak non ziren 45 urte beranduago jakiterakoan, Arrizabalagaren familiakoek bitan eskatu diote Ondare Nazionalari hauek itzul diezazkietela baina oraindik ez dute erantzun positiborik jaso. “Baimenik gabe eramateak legez kanpoko egoera bidegabea sortzen du. Horregatik, Estatuak egoera hauek konpondu behar ditu” iritzi dio  Bildarratzek.

Ezagutu Gure Senatariak