Prentsa Aretoa
2018/11/06
Cazalisek Europako Batasunari Erresuma Batuko arrainaren inportazioaren arantzelak hango uretan dauden arrantza lekuetara sarbidea izatearekin lotzea exijitu diezaiola premiatu du Estatuko Gobernua
Brexitaren aurrean, EAJko senatariak alturako euskal flotaren interesak bermatzeko neurriak hartzea eskatu dio Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministroari.
Jose Maria Cazalisek, Brexitaren aurrean, Europako Batasunari Erresuma Batuko arrainaren inportazioaren arantzelak hango uretan dauden arrantza lekuetara sarbidea izatearekin eta arrantza eskubidea mantentzearekin lotzea exijitu dezala premiatu du Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministroa. “Britainiarrak gure flotaren kuota banatu eta orain baino gehiago arrantzatu ahal izango lukete, baina prezio onean nori saldu izan barik”, aipatu du Cazalisek.
Arrantza arloko bozeramaile jeltzaleak gogoratu duenez, gaur egun, Erresuma Batuak bere arrantza produktuen %60 Europako Batasunari esportatzen dizkio barne merkatuan, arantzelik gabe, bere bezero nagusiena izanik; bakarrik itsaskietan, 1.700 milioi saltzen dizkio Europako Batasunari. Europako Batasunetik irteterakoan, produktu hauek guztiek arantzelak ordaindu beharko lituzkete eta, ondorioz, beste jatorri batzuetakoekin lehiatu beharko lukete eta salmentak murriztuko litzaizkieke. “Arriskua negoziazioa bakarrik merkataritza elkartrukearen ikuspuntutik egitea da. Guk nahi duguna da, arrantza produktuak beste produktu batzuen trukean barik, arrantza produktuen trukean egitea”.
Gobernuaren kontrol saioan, EAJko senatariak Euskadiko eta Estatu espainiarreko arrantza sektoreari Brexitak sor diezazkiokeen ondorio kaltegarriak saihesteko neurriak hartzea eskatu dio Luis Planasi. “Europako Ekonomia Elkartean sartzeak sektorearen birmoldaketa bortitza eragin zuen 1987tik aurrera. Urte hauetan, ‘300eko flota’ famatu hartatik oraingo 90 eskasekora pasatu gara, Arrantza berriz ere arriskua dago”.
Euzko Abertzaleak Taldearentzat garrantzitsua da Erresuma Batuko uretan, Atlantikoko Ipar-mendebaldean dauden arrantza tokietara sarbidea eta arrantzarako eskubideak mantentzea, euskal ontziek hainbat mendetan arrantzan aritu diren arrantza tokietan. Brexitak euskal flotari zuzenean eragin diezaiokeen kalteaz aparte, beste flotetan eman daitekeen egoeraren edozein aldaketak euskal arazoa okertuko luke domino efektuaren eraginez gure flotaren zati bati, Ondarroakoari adibidez, eragingo liokeelako flota guztien artean arrantzarako aukera urriak banatzeko sortuko litzatekeen beharrizanagatik.
Cazalisek arlo honetan EAJk ministroarekin duen sintonia helarazi dio, eta honek une oro kontaktuan izango direla ziurtatu dio.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19