Prentsa Aretoa

2018/11/07

Iparragirrek hizkuntza ofizialak hobetzeko aurrerapausoak hizkuntza koofizialak dituzten Erkidegoek egin dituztela gogoratu du

Senatariak ñabardura bat egin dio aurkeztutako mozioari, hain zuzen ere, hizkuntza espainiarrak adiera erabili izana ez delako zuzena: "Espainiaren sorreraren aurretik bertan zeuden hizkuntzak ez dira espainiarrak".

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Maria Eugenia Iparragirrek Estatu espainiarrean hizkuntza ofizialen ezagutza hobetzeko neurriei babesa eman die Senatuko Osoko Bilkuran, baina orain arteko aurrerapenak hizkuntza koofizial bat duten Autonomia Erkidegoek egina izan dela azpimarratu nahi izan du. Ñabardura bat egin dio aurkeztutako mozioari, hain zuzen ere, hizkuntza espainiarrak adiera erabili izana ez delako zuzena, Espainiaren sorreraren aurretik bertan zeuden hizkuntzak ez baitira espainiarrak; gazteleraren aurretik bertan zeuden hizkuntzak ez baitira espainiarrak. Egungo osaera politiko-juridikoak espainiar Estatuko hizkuntza bilakatzen ditu, baina ez espainiar.

Ezagutu Gure Senatariak