Prentsa Aretoa
2018/11/07
Etxanok aurrekontuetako zorroztasuna eta pertsonekiko konpromisoa konbinatzearen aldeko apustua egin du
EAJk ezezkoa eman dio Estatuko Gobernuari aurrekontuen egonkortasunaren printzipioari muzinik egin ez diezaion eskatzeari.
Maria Dolores Etxanok EAJren ezezkoa jakinarazi du Estatuko Gobernuari 2011an adostutako aurrekontuen egonkortasunaren printzipioari muzinik egin ez diezaion eskatzeari. “Ez du kontuan hartzen Estatuko egitura instituzionala Foru Erkidegoek arautzeko duten gaitasunari dagokionez, ezta Kontzertuaren Batzorde Misto eta Hitzarmenerako koordinaziorako Batzordeekin akordioa lortzeko beharrari dagokionez”.
Arlo ekonomikoko bozeramaile jeltzaleak sendotze fiskal hauek planteatu zirenetik EAJk izan duen jokabide kritikoa gogoratu du, aurrekontuen ardura ez delako bakarrik gastu publikoa murriztea pertsonen bizitzengan dituen ondorioak kontuan hartu gabe. “Gobernatzen dugun erakundeetan aurrekontuetako zorroztasuna eta pertsonekiko konpromisoa konbinatu ahal direla pentsatzen dugu; aurrekontuen ardura ezin dela banandu politika publikoen ardura nagusia izan behar duten pertsonen beharrizanetatik”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19