Prentsa Aretoa

2018/11/13

Senatuak sei hilabetean elikagaien alferrik galtzea murrizteko Behatokia sortzera premiatu du Estatuko Gobernua

Jose Maria Cazalisek Administrazioaren lidergoarekin burututako egitura izatera deitu du gaiaren inguruan egindako proposamenen betetze maila neurtzeko.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Senatuko Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Batzordeak sei hilabete baino lehenago elikagaien alferrik galtzea murrizteko Behatokia martxan jartzera premiatu du Estatuko Gobernua. Epe hau EAJko Jose Maria Cazalisek aurkeztutako ekimenaren ondorioz ezarri dute, senatari jeltzaleak irailaren 17an Osoko Bilkurak aho batez onartu zuen Ponentziaren Txostenean jasotako proposamenen betetze mailaren jarraipena egiteko Administrazioaren lidergoaren menpeko egitura izateko beharrizana jakinarazi duelako, tartean Behatoki hau sortzeko beharra ere jasotzen zuen Txostena. “Ezin dugu jarraitu esku pribatu, profesional edo boluntarioen ardurapean bakarrik utzi. Helburu honetarako egitura publiko-pribatuak aprobetxatu genitzake”, proposatu du.

Senatuak onartutako Txostena egin zuen Ponentzia sortzeko sustatzailea izan zenak maila politiko-administratibo guztiak elkartzeko beharra ere azaldu du, bai zentral zein autonomiko edo lokalak, eta baita elikadura katean dauden sektore guztietako ordezkariak ere –aditu eta kontsumitzaileak-, kateko maila guztietan modu segmentatu eta orekatuan etengabeko hobekuntzarako ekimenak adostu eta proposatzeko. “Alferrik galtze gehiena elikadura kateko mutur bietan ematen da, lehen sektoreko ekoizlea eta azken kontsumitzailean, baina ale guztiak elkarrekin lotuta daude eta batzuek besteengan eragin erabakigarria dute” kate osoan zehar soberakinak sortzerakoan. “Helburua ez da errudunak bilatzea, baizik eta denon artean elikagaiak alferrik ez galtzea edo gutxienez albait gutxien egitea”, azaldu du Cazalisek.

Gainontzeko Taldeekin transakzionatutako ekimenean, elikagaien alferrik galtzea murrizteko Behatokiko gestoreek urtean behin gutxienez Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Batzordearen aurrean agertzeko eskaera ere txertatu da, honen aurkako borrokaren egoeraren berri eman eta emandako aurrerapausoak azal ditzaten.

Ezagutu Gure Senatariak