Prentsa Aretoa

2018/11/20

Ahedok laguntasunik gabe datozen adin gabeko atzerritarrak lurralde guztiek erantzukizun partekatuz har ditzatela sustatzea exijitu dio Estatuko Gobernuari

EAJko senatariak lurralde batzuek eta beste batzuek ematen ari zaien erantzun desberdina gogoratu du, honenbestez harrera zerbitzu batzuk aseta egotea eragiten dute eta eman beharreko harrera egokia ez izatea.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Nerea Ahedok laguntasunik gabe datozen adin gabeko atzerritarrak hartzerakoan Autonomia Erkidego guztiek erantzukizun partekatua eman dezaten lidergo aktiboa har dezala exijitu dio Estatuko Gobernuari. EAJko senatariak MENA direlakoen egoerari lurralde batzuek eta beste batzuek ematen ari zaien erantzun desberdina gogoratu du, horregatik banaketa orekatuagoa egin dadin neurriak hartzea eskatu dio Barne Ministroari. “Lurralde batzuetan harrera zerbitzu batzuk aseta egoteak eman beharreko harrera egokia ez izatea eragin dezake”, ohartarazi du.

Ordezkari jeltzaleak azpimarratu duenez, honen irtenbidea ezin da izan laguntza ekonomikoak ematea. “2019an diru funtsak ematera mugatuko da Gobernua? Hain zuzen ere, hauek eskatzea boluntarioa denean? Ala, erantzukizun partekatura begira joango den erantzun integral eta koordinatua emango du?”, galdetu dio Grande-Marlaskari. “Onartutako dekretua ez da egokitzen Estatuko Administrazio Orokorrak Euskadi eta Nafarroako Itun eta Hitzarmenean aurreikusten den finantza harremanaren markoari; gainera, banaketa modua ere iluna izan da eta 2018a baino ez du kontuan hartzen”.

Erantzun integral eta koordinatua bilatze aldera, “bakoitza bere eskumenetatik”, Ahedok Estatuko Gobernuaren “arduratzeko moduko moteltasuna” gaitzetsi du. Gogoratu duenez, irailean euskal Administrazioek harrerarako esfortzua lurraldeen artean banatzeko proposamena luzatu zuten; zerga sarrerak, populazioa eta langabezia indizean oinarritzen den proposamena. “Esfortzuaren banaketarako mekanismo nahikoa orekatua da, baita irekia ere adostasuna bilatze aldera; halere, Estatuko Gobernuak hartu izanaren agiria ere ez die bidali”.

Ezagutu Gure Senatariak