Prentsa Aretoa
2018/11/27
Iparragirrek Bidasoako eskualdean trenen sarritasuna areagotzeko eskaera helarazi dio Sustapen Ministroari
EAJko senatariak aurreratu duenez, gaur bertan eskatuko du Renferekin bilera egitea egoera honen inguruko jarraipena egiteko.
Maria Eugenia Iparragirrek Bidasoako eskualdea eta Donostia lotzen dituzten trenen sarritasuna areagotzea eskatu dio Sustapen Ministroari. Senatari jeltzaleak trenaren erabiltzaileek duten kezka helarazi dio Jose Luis Abalosi, hain zuzen ere Perjudicados por el Tercer Hilo hiritarren mugimenduak eta Irun-Oiasoko Biztanleen Elkarteko Federazioak ostiral honetan Irungo Udaleko Osoko Bilkurara eramango duten ekimena, PSEk izan ezik EAJk eta gainontzeko Talde guztiek babesten duten mozio baten bitartez.
Senatariak Ministroari helarazi dionez, “Aldiriko zein tarte Ertain eta Luzeko trenen sarritasuna gutxitzeko arrazoiak, Gaintxurizketako tunelean hirugarren bidera egokitzeko lanak, erabat desberdinak dira” martxoaren 1ean lanak egiten ari zen enpresa hartzekodunen konkurtsoan sartu eta hauek gelditu ostean. Izan ere, praktikan, Aldiriko trenek programatutakoa baino minutu bat gehiago baino ez dute tardatzen. Hori dela eta, ADIF eta Renferi sarritasuna areagotzea eskatu die “Bidasoa eskualdeko erabiltzaileak kaltetu ez daitezen. Proposamenak bi erakundeen irizpide teknikoak eta segurtasun berme guztiak betetzen du”, gogoratu duenez.
Iparragirrek “hirugarren bidea ahal bezain laster amaitu dadin lehentasuna ematea” eskatu dio Ministro sozialistari eta, arazoa zaila dela ulertzen duela onartu badio ere, hain zuzen ere eman beharreko irtenbidea atzeratu egingo delako “bitartean, zerbitzuaren kalitatea hobetze aldera, sarritasuna areagotzea” exijitu dio. Senatariak aurreratu duenez, gaur bertan eskatuko du Renferekin bilera egitea egoera honen inguruko jarraipena egiteko.
2017ko apirilaren 19an hasi ziren hirugarren bidera egokitzeko lanak direla eta, Irun eta Lezo-Errenteriako geltokietatik aste bitartean Aldiriko 44 tren, Tarte Luzeko zortzi eta Tarte Ertaineko beste zortzi kendu ziren, horren ordez erabiltzaileek bidaiak Topo delakoarekin osatzea, Pasaiarekin lotzea edo beste ordutegi batzuetan bidaiatzea proposatuz.
Nabarmenak...
Senatua
2024/12/11
Senatua
2024/12/05
Senatua
2024/12/04
Senatua
2024/12/03
Senatua
2024/11/28
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/11/08